Taylorizazio gero eta handiagoak, zerbitzua eskaintzen duten erakunde pribatuak ugaritzeak, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko prestazio ekonomikoen agerpenak eta premia larrienak dituzten kasuetan ardazteak aldaketa nabarmena ekarri dute etxeko arreta-zerbitzuaren konfigurazio tradizionalean. Artikulu horrek zerbitzuaren desprofesionalizazioa jorratzen du, testuinguru zehatz gisa Madrilgo Erkidegoa harturik. Egileek azaltzen dutenez, 2008ko krisi ekonomikoaren ondoren murriztu egin zen zerbitzuaren intentsitatea; garrantzia kendu zitzaion mendekotasuna duten pertsonentzako beste zerbitzu batzuekin alderatuta, eta, batez ere, lan-baldintzek nabarmen egin zuten okerrera. Eskaintzen ziren jarduerak gutxiago kontrolatzen zirenez, egileek argudiatzen dute etxeko mantentze-lanek hartu zuten zaintza-lanen tokia, eta horrek aitortza eta izaera profesionala galtzea eragin zuen. Horretaz gainera, adierazten dute murriztu egin zirela zerbitzuan lan egiten duten pertsonak prestatzeko eta birziklatzeko ikastaroak, eta, aldi berean, sektorean esperientziarik gabeko konpainiak bilakatu zirela protagonista zerbitzuok emateko eginkizunean.