
Espainiako haurren egoera eta politikak
Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.
Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Durán, M.A., La riqueza invisible del cuidado. Serie: Honoris Causa n. 30, Valencia, Universitat de València, 2018, 518 p.
Liburu honek María Ángeles Duránek zaintzaren inguruan egindako ikerketak biltzen ditu. Gai hori behin eta berriz agertzen da lau hamarkadatik gorako ekoizpen zientifikoan, eta intentsitate handiagoz landu da azken urteetan. Fenomeno hau ikusarazi eta gizartearen ongizateari egiten dion ekarpen ezin baliotsuagoa aitortu nahian, zaintza-zerbitzuen eskaintza eta eskaria ―ordainduak edo ordaindu gabeak― eta izan dezakeen bilakaera aztertzen ditu. Kapitulu monografikoetan, kolektibo espezifikoentzako zainketak ere aztertzen ditu ―haurrak, desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak eta bizitzaren amaieran dauden pertsonak―, bai eta zaintzak eskaintzen eta jasotzen dituzten pertsonen bizi-baldintzak ere.
Liburuak zaintza modu integralean eta diziplinartekoan lantzen du, gizarte-esparru guztiak zeharkatzen dituen fenomeno bati dagokion bezala, eta gizartea, ekonomia eta politika aztertzeko ikuspegi berri bat proposatzen du. Zentzu honetan ekonomikoki aurreratuta dauden herrialdeen gizarte-egiturari buruzko berrirakurketa bat eginez gero, ‘zaintzaileria’ gisa definituko den gizarte-klase berri bat sortzen ari da, mendebaldeko gizarteetan gero eta paper aktiboagoa izatera deitua dagoena.
Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
AdinekoakBazterketaGeneroaGizarte-babesaHaurtzaroa
[Gaztelaniazko erreseina] El Observatorio SoledadES presenta este barómetro sobre la soledad no deseada en la que se destaca que siete de cada diez personas han sufrido esta problemática en algún momento de su vida.
AdinekoakDesgaitasunaBazterketaHaurtzaroa
[Gaztelaniazko erreseina] Durante los últimos años el enfoque de la institucionalización ha variado hacia un modelo de apoyos personalizados y comunitarios.
[Gaztelaniazko erreseina] Este documento reúne a diez expertos que tratan las implicaciones de los cuidados de larga duración en el mundo desarrollado, concretamente en diez países.
[Gaztelaniazko erreseina] La problemática del sinhogarismo y la exclusión residencial entre los jóvenes españoles ha ido en aumento durante los últimos años.