
Zaintza-lanari buruzko irakurketak
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Ecorys, Study on exploring the incidence and costs of informal long-term care in the EU. Luxemburgo, Publications Office of the European Union, 2021, 199 p.
Hiru dira azterlan honen helburuak: Europar Batasunean zaintza informala ezagutzea, zaintza hori ematen duten pertsonen kopurua eta profila identifikatzea eta, azkenik, zaintza informalari lotutako banakako eta estatuko kostuak kalkulatzea. Eskuragarri dauden datuen arabera, 18 eta 74 urte bitarteko Europako biztanleriaren %12tik %18ra bitartean zaintza informala ematen du gutxienez astean behin, baina zehaztu behar da zaintza informalaren %80 inguru urtebete baino gehiago luzatzen dela.
Modu informalean zaintzen duten pertsona gehienak emakumeak dira (%59), eta astean 16 ordu ematen dituzte batez beste zeregin horretan. Zaintza informala zaintzari eskainitako zenbaketa orokorraren %80 izango litzateke, eta haren diru-balioa 2018ko Europar Batasuneko aurrekontuaren %2,7 ingurukoa izan liteke. Txostenak, era berean, zaintza informalaren ondoriozko diru-sarreren murrizketa kuantifikatzen du (enpleguari partzialki edo erabat uko egiteagatik): 45 eta 65 urte bitarteko emakumeek batez beste 18.000 euro galtzen dituzte urtean, edo 100.000 euro inguru sei urtean.
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
AdinekoakMendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Liburu honek María Ángeles Duránek zaintzaren inguruan egindako ikerketak biltzen ditu.
Dokumentu honetan, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan zabaldutako kalitatea arautzeko eta kudeatzeko ereduen azterketa sakona jasotzen da, eta arreta berezia jartzen da adinekoentzako egoitza-zerbitzuetan.
Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak
Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko.
AdinekoakMendekotasunaDesgaitasuna
1980ko hamarkadaren hasieran, mendebaldeko herrialdeak trantsizio soziodemografikoko prozesu bizkorra bizitzen hasi ziren, biztanleriaren zahartze nabarmenagatik eta emakumeak lan-merkatuan masiboki sartzeagatik.
Eskandinaviako herrialdeen testuinguruan epe luzeko zaintzaren inguruko azterketa soziologiko eta historiko bat aurkezten du testu honek.
Epe luzerako zaintzaren egoera eta etorkizuna Eskandinaviako herrialdeetan