Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko. OMEk argitaratutako txosten horrek deskribatzen du nola finantzatzen diren hainbat herrialde aberatsen – besteak beste, Espainiaren – mendekotasuna artatzeko sistemak, nola zehazten diren zerbitzuak doan eskuratzeko irizpideak eta nola finkatzen diren horien prezioak ordainketa partekatuaren kasuan.
Azterlanak gomendatzen du iraupen luzeko zainketek finantzaketa egonkorra eta independentea izatea, azken horrek gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen arteko koordinazio-arazoak ekar ditzakeen arren. Koordinazioa ere funtsezkoa da mendekotasuna artatzeko sistemek zatikatzeko duten joerari aurre egiteko. Joera hori, administrazio-maila eta hornitzaileen ugaritasunetik dator. Azkenik, ordainketa-mekanismoei eta prezioak finkatzeko mekanismoei buruzko ebaluazioen eskasia aipatzen du dokumentuak, sistema horien kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko oztopo gisa; izan ere, kostuaren eraginari buruzko informazio zehatza behar dute zaintzari buruzko erabakiak hartzerakoan.