Etxez etxeko laguntza-zerbitzua guztiz profesionala den arren, zaintza edo zaintzarekin zerikusia duten feminizatutako beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, lanari ez zaio oraindik duen balioa ematen, ezta profesionalei ere. Gizartearen irudiaren ondorioz, langileak beraiek ere, askotan, ez dute beren burua gaur egungo gizartearen jasangarritasunerako ezinbesteko aktore gisa ikusten. Emakumeak dira gehientsuenak eta behar besteko eske on soziala ez izatez gain, lana era egokian aurrera eramateko zailtasunak izaten dituzte: formaziorako oztopoak, beharrezko baliabide teknikoen falta, hitzarmen egokien falta eta zerbitzuen araberako lan jardunaldi gorabeheratsuak, besteak beste. Zaintza balioan jartzea gizartearen eginbeharretako bat den une honetan; gizarte-zerbitzuetan orokorrean eta, bereziki, mendekotasunaren alorrean zaintzak duen garrantzia baliatuz, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eta, zehazki, profesionalen baldintzen eta egunerokotasunaren inguruko ikerketak egitea ezinbestekoa da. Horretan egiten du ekarpen nagusia ikerketa honek, espainiar estatuan langileen prestazioaren eta profesionalen lan baldintzen inguruan egindako hainbat erkidegotako kasu analisien bidezko azterketa honekin.