Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Etxeko arretaren eredu alternatiboak

Etxeko arretaren eredu alternatiboak Etxeko arretaren eredu alternatiboak

Bennett, L. et al. New Models of Home Care. York, The King’s Fund, 58 págs., 2018

Deskargatu

The King’s Fund aditu-taldearen txosten horrek hobekuntzak eta ikuspegi alternatiboak proposatzen ditu, mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzeko eredu arrakastatsuetarantz aurrera egiteko. Dokumentuak programa berritzaileak deskribatzen eta ebaluatzen ditu, bai finkatuta daudenak, bai fase esperimentalean daudenak. Horretarako, abiapuntu gisa hartzen ditu nazioarteko esperientzien bilduma bat eta profesionalekin egindako elkarrizketak. Txostenak sistema digitalizatuen alde egiten du, etxeko arretan lan egiteko modu berriak errazteko bide gisa. Hala ere, gogorarazten du pertsonak direla gakoa, zerbitzu horiek arrakasta izango badute. Eredu horiek garatzeko, ezinbesteko erronkak dira enplegu-baldintzak hobetzea eta lantaldeei malgutasun eta autonomia handiagoa ematea. Azterlanak dioenez, zaintza informalak balio erantsi handia du, eta, horregatik, ezinbestekoa da zaintzaile informalen, baliabide komunitarioen eta talde formalen arteko lotura. Eredu berriek ikuspegi integrala eta pertsonalizatua hartzen dute, pertsona ardatz hartuta, eta bide horretatik jotzen dute kalitate handiagoko eta herritarren beharretara hobeto egokitutako zerbitzuak eskaintzeko. Eredu horiek ekarritako kostu-aurrezpena agerian jartzeko zailtasunak dauden arren, dokumentuak behin eta berriz defendatzen du horietan inbertitzea, etxeko arretaren kalitatea hobetzeko duten gaitasunagatik.

Interesgarria izan daiteke

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna

Dokumentu honetan, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan zabaldutako kalitatea arautzeko eta kudeatzeko ereduen azterketa sakona jasotzen da, eta arreta berezia jartzen da adinekoentzako egoitza-zerbitzuetan.

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasuna

Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko.

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasuna

Hiru dira azterlan honen helburuak: Europar Batasunean zaintza informala ezagutzea, zaintza hori ematen duten pertsonen kopurua eta profila identifikatzea eta, azkenik, zaintza informalari lotutako banakako eta estatuko kostuak kalkulatzea.

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.