Txosten horren helburua da Ingalaterrako etxeko arretaren joera eta erronka nagusiak ulertzea, eta, horretarako, gainbegiraleekin, hornitzaileekin eta gizarte-arretako erakunde nazionalekin eginiko elkarrizketak baliatzen ditu. Aipatzen duten erronka nagusietako bat langileen kontratazioa da, ez baita eginkizun samurra landa-eremu batzuetan. Oro har, elkarrizketek lan-merkatu ezegonkorra jartzen dute agerian, bai eta langileen errotazio handia ere, tarifa baxuak direla eta. Eta horrek zaildu egiten du arretaren jarraitutasuna. Nahiz eta hiriguneetan errazagoa den hornitzaileak ordeztea, ez dirudi arretaren kalitatea hobea denik. Bestalde, egileek kritikatzen dute tokian tokiko agintariek apenas hartu dutela neurririk etxeko arretaren merkatuari laguntzeko, eta langile gutxi izan dituztenean bakarrik egin dutela halakorik. Azkenik, dokumentuak agerian uzten du Ingalaterran eskaintzen den etxeko arretaren oinarria oraindik ere zereginak denbora-tarte jakin batean egitea dela, langileak gaizki ordainduta daudela eta beste zerbitzu batzuekin koordinazio eskasa dutela. Formula desegokia, inondik ere, erabiltzaileei arreta malgua eta egokitua emateko.