Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Britainia Handiko etxeko arretarako eredu berria

Britainia Handiko etxeko arretarako eredu berria Britainia Handiko etxeko arretarako eredu berria

Hannan, R. Radical Home Care. How Self-management Could Save Social Care. A Briefing Paper. RSA, 2019, 25 págs.

Deskargatu

Erresuma Batuko zenbait erakundek Radical Home Care edo etxeko arreta erradikala izeneko eredu batetik abiatuta jarduten dute. Eredu hori zainketen autokudeaketan eta, bereziki, etxeko zainketetan oinarritzen da. Herbehereetako Burtzoorg eredua oinarri hartuta (https://www.buurtzorg.com), ikuspegi horren esparruan garatutako esperientziek honako helburu hauek dituzte: zerbitzua hornitzerakoan malgutasun handiagoa eskaintzea, lan-baldintzak hobetzea, langileen absentismoa eta errotazioa murriztea, laneko gogobetetasuna hobetzea, eta erakundeen balioei atxikitzeko eta haiekin bat egiteko tasa handiagoak eskuratzea. Ildo horretan lan egiten duten erakundeen ikuspegia honetara dago bideraturik: harreman-elementuetara, profesionalen ahalduntze handiagoa bilatzera edo prebentzioaren alorrera eginiko ikuspegia hartzera (eta ez denboraren kudeaketan eta zereginen araberako plangintzan soilik oinarritua). Txosten horrek Erresuma Batuan autokudeatutako taldeak baliatzen aitzindari izan diren etxeko zerbitzu batzuk aztertu eta, era berean, horien abantailak adierazten ditu. Eta, amaitzeko, hainbat gomendio egiten ditu eredu hori sustatzeko eta, hari esker, zainketak ez ezik zaintzaileen lan-baldintzak ere hobetzeko.

Interesgarria izan daiteke

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna

Dokumentu honetan, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan zabaldutako kalitatea arautzeko eta kudeatzeko ereduen azterketa sakona jasotzen da, eta arreta berezia jartzen da adinekoentzako egoitza-zerbitzuetan.

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasuna

Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko.

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasuna

Hiru dira azterlan honen helburuak: Europar Batasunean zaintza informala ezagutzea, zaintza hori ematen duten pertsonen kopurua eta profila identifikatzea eta, azkenik, zaintza informalari lotutako banakako eta estatuko kostuak kalkulatzea.

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.