Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Aukeratzeko askatasuna? Nola eta zer emaitzarekin?

Aukeratzeko askatasuna? Nola eta zer emaitzarekin? Aukeratzeko askatasuna? Nola eta zer emaitzarekin?

M. FitzGerald Murphy y C. Kelly Questioning “choice”: A multinational metasynthesis of research on directly funded home-care programs for older people. Health and Social Care in the Community, vol. 27, nº 3, 2019, págs. e37-e56

Deskargatu

Etxeko arreta-programen indibidualizazioa indartzeko baliatzen den formuletako bat erabiltzaileari funtsak ematea da, zuzenean kontrata ditzan behar dituen zaintza-zerbitzuak (Direct Funding). Lan horrek Australiako, Amerikako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko adineko pertsonei zuzendutako mota horretako programei buruzko literatura zientifikoa aztertzen du. Aukera askea luze-zabal jorratzen da azterlan horietako gehienetan, eta ustezko abantailekin loturiko helburu arautzaile gisa agertzen da. Alabaina, ikerketa batzuek zalantzan ipintzen dute aukeratzeko gaitasuna benetakoa ote den erabiltzaile askoren kasuan. Halaber, kritikatu egiten dute oso gutxitan heltzen zaiela zaintzaileen itxaropenei eta beharrei, eta ohartarazten dute sekula ez dela bermatzen zainketen kalitatea besterik gabe eta bere kabuz. Egileek diotenez, aukera askearen enfasiak zaildu egiten du etxeko arreta-programen berezko konplexutasuna hautematea, eta ez du aintzakotzat hartzen harreman pertsonalek arretaren kalitatean duten garrantzia. Ondorioztatzen dute, orobat, bi auziak luze-zabal jorratu izan direla teoria feministan eta zainketen etikan, eta ikuspegi neoliberalaz bestelako ikuspegiak eskaintzen dituztela etxeko arreta ulertzeko.

Interesgarria izan daiteke

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna

Dokumentu honetan, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan zabaldutako kalitatea arautzeko eta kudeatzeko ereduen azterketa sakona jasotzen da, eta arreta berezia jartzen da adinekoentzako egoitza-zerbitzuetan.

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasuna

Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko.

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasuna

Hiru dira azterlan honen helburuak: Europar Batasunean zaintza informala ezagutzea, zaintza hori ematen duten pertsonen kopurua eta profila identifikatzea eta, azkenik, zaintza informalari lotutako banakako eta estatuko kostuak kalkulatzea.

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.