Mendekotasuna duten adinekoak artatzeko Suediako eredua berdintasunera eta elkartasunera bideratu izan da tradizioz. Gaur egun, halere, nahi den zainketa-mota hautatu ahal izatea azpimarratzen du. Horretaz gainera, aldi berean gertatu dira zerbitzuen indibidualizazioaren eta zainketa-lanetako hornitzaileen arteko lehiaren bultzada, batetik, eta, bestetik, gizarte-politiken murrizketak -gure inguruko beste herrialde batzuetan ere ikusi diren joerak, guztiak ere-. Inguruabar horietan, azterlan horrek aztertzen du zer kontrol-maila duten adineko pertsonek etxean jasotzen dituzten zainketa-zerbitzuei dagokienez. Nahiz eta zerbitzuekiko gogobetetasuna den nagusi, adinekoei egindako inkestek eta elkarrizketek zalantzan ipintzen dute ikuspegi sinplista bat: erabiltzaileak ondo informatuta dauden eta aukera arrazionalaren logika aplikatzen duten kontsumitzailetzat hartzen dituena. Egileek ondorioztatu dutenez, aukera asketik harago doa erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak kontuan hartuko dituen arreta benetan indibidualizatuaren bermea. Ildo horretan, nabarmentzen dute garrantzitsuak direla adinekoen eta zaintzaileen arteko lotura pertsonalak, eta sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta zerbitzuak malgutzea gomendatzen dute.