[Reseña en euskera] Eskandinaviako herrialdeen testuinguruan epe luzeko zaintzaren inguruko azterketa soziologiko eta historiko bat aurkezten du testu honek. Egungo egoera ardatz harturik, zaintzaren egoera instituzionala eta nabarmentzen diren premiak modu kritiko batean aztergai hartzen ditu dokumentuak.
Epe luzeko arreta-zerbitzu publikoak arlo sozialean funtsezko elementuak dira, eta gizarte-arretako zerbitzu horiek ongizate-estatuak herritarrekin duten konpromiso mota zehatz eta oso baten adibide interesgarri gertatzen dira. Testu honetan konpromiso hori ongizate-estatuaren eta ekonomia politikoaren ikerketaren gai nagusien testuinguruan ikertzen da, gizarte-politikaren gai printzipaletan; eta Eskandinaviako herrialdeen prestakuntza-bilakaeraren markoan kokatzen dena. Gaiaren inguruan sarbide den atal baten ondoren, dokumentuak ondoko bi zati hauek desberdintzen ditu: batetik, ongizatearen egoera instituzionala, egungo kontratu soziala eta ordena sozial kapitalista aztergai hartzen da; eta, bestetik, zaintzaren egoera ezagutu, enkoadratu eta marko berri batean irudikatzen saiatzen da.
Lehen kapituluan unibertsalismoa termino praktikoetan nola den posible azaltzen da, hau da, historikoki eta zerk ezaugarritzen dituen unibertsalismoa praktikatzeko gai diren erakundeak. Eskandinaviako pertsona adinduen zaintzan unibertsalismoaren agerpena eta praktika aztertzen da, onuradunei eskubideak emateko printzipioa; eta herritar guztiei kalitatezko funtsezko eta doako zerbitzu multzo zabal bat emateko printzipioa lantzen da. Bigarren atalean analisi soziologiko bat aurkezten da, Norvegiako pertsona adinduen eta ezgaitasunen bat duten pertsonen premiak aztergai hartzen dituena. Arlo teorikoa aplikatuz, modu kritiko batean ikusezintasunaren hiru fase historiko identifikatzen dira azterlanean; zaintza-eskubideen eta zaintzaren erantzukizun publikoaren, zaintza-lanaren balio sozialaren eta lanaren izaeraren hainbat urraketaren bitartez garatzen direnak.