Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Frantzian haurren pobreziari aurre egiteko proposamena

Frantzian haurren pobreziari aurre egiteko proposamena Frantzian haurren pobreziari aurre egiteko proposamena

Conseil de la Famille, Lutter contre la pauvreté des familles et des enfants. Constats et propositions du HCFEA. París, Haut Conseil de la Famille, de l'Enfance et de l'Âge, 2018, 339 p.

Deskargatu

Zenbait ikuspegitatik aztertzen du haurren pobrezia Familiaren, Haurtzaroaren eta Adinaren Frantziako Goi Kontseiluaren txosten luze horrek. Besteak beste, fenomeno horren eragina gutxitzeko proposamen bat jasotzen du: prestazio selektibo bat ematea maila jakin batetik beherako diru-sarrerak dituzten familiei (horiei bakarrik), Frantziak lehendik ere baduen prestazio familiarren, gutxieneko diru-sarreren eta kenkari fiskalen sistema zabalaren osagarri. Hiru egoera hipotetiko proposatzen ditu azterketako simulazioak: seme-alabengatiko osagarriak handitzea fami-lia ugariei eta gurasobakarrei (revenu de solidarité active); seme-alaba bakoitzeko gehigarri bat ordaintzea -soldata osagarri gisa- lansari urriko langileei (prime d’activité), eta prestazio espezifiko bat sortzea euren kargura adingabeak dituzten eta maila jakin batetik beherako diru-sarrerak dauzkaten familientzat, ardurapean seme-alabak edukitzeagatik Espainian ordaintzen denaren antzekoa. Bi mila euro ingurukoa izan daiteke horren kostua; haurren pobreziaren tasa, berriz, % 5,2 eta % 13,6 bitarte jaits daiteke, hots, kasurik onenean 360.000 bat adingabe atera daitezke pobreziatik.

Interesgarria izan daiteke

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.