Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Europar Batasunean haurren pobreziaren aurkako borroka areagotzeko mekanismoak

Europar Batasunean haurren pobreziaren aurkako borroka areagotzeko mekanismoak Europar Batasunean haurren pobreziaren aurkako borroka areagotzeko mekanismoak

Combating Child Poverty: An Issue of Fundamental Rights. Viena, Agencia de los Derechos Fundamentales de la Unión Europea, 57 págs., 2018

Deskargatu

Estatu Batuek izan ezik, munduko herrialde guztiek berretsi dute Haurren Eskubideen Ituna; Europan, berriz, badira nazioarteko beste arau eta tresna osagarri batzuk adin-tarte horretako herritarren eskubideak zaintzeko, batez ere pobreziatik babesteko. Honenbestez, agiri hauek aztertu ditu aipatutako txostenak: Europako Batzordearen «Haurrengan inbertitzea: desabantailen zikloa eteteko bidea» izeneko gomendioa (2013), Europako Kontseiluaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna (2017) eta, azkenik, Gizarte Eskubideen Europako Zutabea (2017) eta Europar Batasunaren 2020 Estrategia. Azterketaren emaitza gisa, zenbait jardunbide egoki atzeman ditu agiriak, eta gomendio batzuk egiten ditu haurren pobreziari ekiteko eta borroka horri behar duen lehentasuna eta eraginkortasuna eskaintzeko. Hona proposatzen diren ideietako batzuk: hobetzea haurren pobreziari buruzko datuen bilketa eta monitorizazioa; estatistikak adin-tarteka sailkatzea; pobreziaren aurkako estrategia nazionaletan aintzat hartzea haurren pobrezia; helburu zehatzak ezartzea, eta EBren finantzaketa helburu horiek lortzeari lotzea.

Interesgarria izan daiteke

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.