Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Etxean laguntzak eta zaintzak emateko egungo ereduaren birformulazioa

Etxean laguntzak eta zaintzak emateko egungo ereduaren birformulazioa Etxean laguntzak eta zaintzak emateko egungo ereduaren birformulazioa

García, Á., et al., Etxean Bizi: ¿es posible vivir en casa cuando se necesitan apoyos? Reformulando el modelo actual de provisión de apoyos y cuidados en el domicilio. Zerbitzuan , n. 78, 2022, p. 67-85.

Deskargatu

Gipuzkoako hiru herritan Etxean Bizi (2017-2019) proiektuaren inplementazioari buruzko azterlan pilotuan lortutako prozesuak eta emaitzak azaltzen dira artikulu honetan; egungo zaintza-eredua birformulatzeko gakoak identifikatzea da helburua, zaintzak behar dituzten pertsonak etxean gera daitezen, hala nahi badute.

Matia Gerontologia Institutuko, Matia Fundazioko eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko adituek lankidetzan Zerbitzuan aldizkarian argitaratutako artikulu honetan, Etxean Bizi (2017-2019) proiektuaren inplementazioari buruzko azterlan pilotuan lortutako prozesuak eta emaitzak azaltzen dira. Xedea egungo zaintza-ereduaren birformulaziorako gakoak ezagutzea da, horien bitartez horrela nahi duenak etxebizitzan mantentzeko aukera izan dezan. Ikerketa pilotua Gipuzkoako hiru udalerrietan garatu zen, eta egileek aztergai hartzen dituzte zaintza-premiak dituzten pertsonak eta zaintza eskaintzen duten pertsonak; betiere zerbitzu-karterak tradizionalki gizarte-zerbitzuetatik eskaini izandako zerbitzuekin konparatzen dute kasu-arreta malgu bat, premiazko sostenguak aintzat hartzen dituena, eta arlo publiko edo pribatutik, edota gizarte-, osasun- eta komunitate-arlotik independentea gertatzen dena.

Elgoibarreko, Errenteriako eta Pasaiako gizarte-zerbitzuetako hiru gizarte-langilek talde esperimentalean hartu zuten parte, proiektuan parte hartutako udaletako gizarte-zerbitzuen departamentu bakoitzeko bana. Gizarte-langile horiek hirurek kasuaren kudeatzaile izateko rola aldatzeko laguntza jaso zuten, eta langile horietako bakoitzak talde esperimentalari esleitutako kasuak kudeatu zituzten. Azterlanaren aldagaiak ondoko bost arloetan berezitu ziren: artatutako lagunen premiak; zaintzale nagusien premiak; ingurune hurbileko irisgarritasuna eta baliabideak; zerbitzuarekiko gogogabetasuna; eta zerbitzuen kostua. Hiru balorazio-protokolo sortu ziren, hainbat tresna biltzen zituztenak (eskala baliozkotuak, zerrendak eta galdetegiak). Protokoloak azterlanaren profilen eta helburuen arabera garatu ziren: bi protokolo mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzat eta haien zaintzaile nagusiarentzat; eta informazioa biltzeko hirugarren protokolo bat.
Talde esperimentalaren eta kasuen-kudeaketaren markoaren baitan partaideek jasotako zenbait gizarte-eskuartze ondoko hauek dira: pertsona zaintzaileei bideratutako sostenguak (etxean atseden hartzea, aholkularitza, prestakuntza, sostengu psikologikoa, etab.); koordinazio soziosanitariora bideratutako sostenguak (banakako bisitak eta medikuarekin bisitak, geriatraren bisitak, eta orientazio-programa); zaintza-zerbitzuetarako eta hurbileko zerbitzuetarako laguntzak (mendekotasun-balorazio berriak, prestazio-aldaketak, etxez etxeko arreta orduen hedapena, etab.); etxebizitzarekin eta komunitate-eremuarekin lotutako sostenguak (etxebizitza aldatzeko eta ziurtatzeko orientazioa, sostengu-produktuak gehitzea, aholkularitza eta orientazioa); eta pertsona bere ingurunean partaidetzara eta gizartea sentsibilizatzera bideratutako ekintzak (ekintza komunitarioak, aisialdi informala, paseatzea, belaunaldien arteko topaketak, etab). Azterketa pilotuak bi analisi-mailatan lortu zituen emaitzak: prozedurazkoak eta hobekuntza-helburuekin lotutakoak.

Aurkeztutako hipotesien inguruan, talde esperimentalean partaide izandakoetatik, hau da, etxebitzitan sostenguak jasotakoetatik, kontrol-taldearekin konparatuz gero (%10,8), erdia baino gutxiago (%4,5) sartu ziren pertsona adinduentzako egoitza batean. Halaber, proiektuarekiko lotura handiagoa izan zen talde esperimentalean (%4,5), eta kontrol-taldean proiektua utzi zutenen kopurua bikoitza baino gehiago izan zen (% 11,8). Alderdi psikologiko eta sozialen artean, ikus daiteke talde esperimentaleko kideek bizi-kalitatearen pertzepzioa hobetu zutela proiektua hasi zenetik. Bestalde, eta zaintzaileei dagokienez, estatistikoki alde esanguratsuak aurkitu ziren gainkargan. Hurbilketa kualitatiboan lortutako emaitzei dagokienez, nabarmentzekoa da bat datozela bai profesionalen taldeak bai zaintzaileen senitartekoek proiektuan partaidetzari buruz egindako balorazio positiboarekin.

Interesgarria izan daiteke

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Mendekotasuna

Dokumentu honetan, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuen esparruan zabaldutako kalitatea arautzeko eta kudeatzeko ereduen azterketa sakona jasotzen da, eta arreta berezia jartzen da adinekoentzako egoitza-zerbitzuetan.

Mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitatea kudeatzeko ereduak

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasuna

Iraupen luzeko zainketen finantzaketa publikoaren helburua da zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, haien kostua familientzat mugatzea eta arreta komunitarioa indartzea, behar ez diren ospitaleratzeak saihesteko.

Nola finantzatzen da mendekotasunaren arreta?

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Mendekotasuna

Hiru dira azterlan honen helburuak: Europar Batasunean zaintza informala ezagutzea, zaintza hori ematen duten pertsonen kopurua eta profila identifikatzea eta, azkenik, zaintza informalari lotutako banakako eta estatuko kostuak kalkulatzea.

Mendekotasunaren zaintza informala Europan

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.