Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Espainiako familiei diru-sarrerak emateko sistemaren ezaugarriak

Espainiako familiei diru-sarrerak emateko sistemaren ezaugarriak Espainiako familiei diru-sarrerak emateko sistemaren ezaugarriak

Hernández, A. y Picos, F. Income Support to Families with Children in Spain. Serie: JRC Working Papers on Taxation and Structural Reforms, nº 10, Sevilla, Centro Común de Investigación de la Unión Europea, 33 págs., 2021

Deskargatu

Europako herrialdeetatik, Espainia da haurrek pobrezia jasateko arrisku larrienetakoa dutenetako bat. 2018an, % 26,8 zen arrisku-tasa, hots, EBko batezbestekoa baino 6,6 puntu handiagoa. Espainiako lan-merkatuaren langabezia-tasa altuarekin lotu izan da datu hori, seme-alabak dituzten familietan gainerakoetan baino bere horretan irauteko pobreziak duen joerarekin eta, azkenik, gizarte-transferentziek haurren pobrezia gutxiagotzeko duten eragin eskasarekin. Azken faktore hori ikertzeko, familiei diru-sarrerak emateko sistema aztertu dute txostenaren egileek.

Azterketaren emaitzen arabera, prestazio ekonomikoen gainetik tresna fiskalei ematen zaie le-hentasuna Espainian, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan ez bezala. Termino absolututan, progresiboak dira dirulaguntzak; zerga-arintzeak, aldiz, erregresiboak. Dena dela, transferentziak -oro har- progresiboak dira, eta aberastasunaren banaketan duten eragina -mugatua- batez ere seme-alabadun familientzako prestazio ez-espezifikoei zor zaie. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraz, berriz, hau dio txostenak: areagotu egiten duela sistemaren babes-eragina, berariaz familiei zuzenduak ez diren prestazioak sendotzen dituen arren.

Interesgarria izan daiteke

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.