Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Ongizate-estatuaren etorkizuna Europar Batasunean [eu]

Ongizate-estatuaren etorkizuna Europar Batasunean [eu] Ongizate-estatuaren etorkizuna Europar Batasunean [eu]

Marlier, E., The future of social protection and of the welfare state in the EU. Bruselas, European Commission, 2023, 108 p.

Descargar

Europar Batzordeak eskainiriko txosten honek, Europar Batasuneko gizarte-babesaren eta ongizate-estutuarengan zenbait gertaeraren eragina azaltzen ditu. Gainera, joera globalek ongizatearen-estatuan dituzten ondorioak ere aztertzen ditu.

[Reseña en euskera]

Europar Batzordeak arestian argitaratuko txosten honetan, uneko ongizate-estatuaren egoerari buruzko xehetasunak aztertzeaz gain, etorkizunean Europar Batasuneko herrialdeen gizarte-babesaren eta ongizate-estatuaren inguruko egoera landu eta sakontzen da.

Ikerketaren oinarrian, Europar Batasunean kohesio soziala eta ekonomikoa bermatu ahal izateko, gizarte-babesak eta ongizate-estatuak ezinbesteko tresnak diren azpimarratzea da. Gainera, COVID-19ak eragindako pandemiaren eta Ukraina eta Errusiaren arteko gatazken ondorioek epe luzera izango dituzten eraginak aztertzen ditu, etorkizunean sortu daitezkeen joerak nabarmenduz. Tartean egungo “megajoerak” ere, aurrekaririk gabeko ondorioak izango dituzte gizarte, ekonomia eta lan-merkatuetan. Horien adibide da, besteak beste, biztanleria zahartzea eta eskulana gutxitzea dakarten aldaketa demografikoak, lan-merkatuaren bilakaera konstanteak, digitalizazio zein teknologien aldaketak, edota klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoaren ondorio sozialak. Horren harira, lanaren moldaera berriak eta lanaren indibidualizazioak, Europar Batasunaren herrialdeetako lan-merkatuen garapen etengabean, eraldaketa nabarmena sustatuko duten gakoak azaltzen dira.

Txostenaren ondorio giltzarrietako bat, COVID-19aren pandemiak, Europar Batasuneko gizarte-babes eta ongizate-estatuan eragin nabarmena izan duela da. Bereziki, osasun, zaintza eta gizarte-zerbitzuen eskaera handitzeaz gain, eremu horietako gastu publikoaren igoera eman dela ikusi daitekeelako. Hori gutxi balitz, zerbitzu eta baliabideak eskuratzeari erreparatuz gero, gizarte ahulenen eta pribilegiatuen arteko diferentzia areagotu egin dela nabarmendu da. Bestalde, Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkek, herrialde batzuen gizarte-babes eta ongizate-estatuan izan dituen eraginak azaltzen dira. Bereziki, zigor ekonomikoek eta merkataritza-gatazkek eragin duten inpaktua negatiboa izan dela azpimarratu da, eta ondorioz, gizarte-babesa eta ongizate-estatua bermatzeko gaitasunean eragin zuzena izan du. Bestalde, egoera energetikoaren inguruan Europar Batasunean sortu diren eragin zuzenak ere aztertzen ditu. Tartean, energia-pobreziaren erronka gero eta handiagoa nabarmentzen da, bereziki, etxebizitza ahula eta diru-sarrera txikiak dituztenetan.

Azkenik, joera globalek ongizate-estatuan izan duten eragina aztertzen du dokumentuak. Ikerlariak, globalizazioaren, teknologia berrien eta karbono murritzeko ekonomiaranzko trantsizioaren eragina nabarmentzen ditu gehien bat. Ongizate iraunkorreko politikek finantzazio jasangarria eskatzen dute, hots, gizarte-babeserako finantzazio-iturri zabalagoen ezinbesteko beharra, eta baita belaunaldien arteko gizarte-kontratu egonkor eta bidezkoak ere. Horrenbestez, gizarte-babeseko politikak eta ongizate-egoera joera orokorretara egokitzearen premiazko beharra azpimarratzen du etorkizuneko politikek emandako zerbitzuaren diseinuan, kudeaketan eta kalitatean zentratzea garrantzizkoa dela adieraziz. Europar Batasunaren kohesio soziala eta ekonomikoa bermatu ahal izateko, beraz, berrikuntza eta aldaketa sustatzeaz gain, epe luzera jasangarritasuna bermatuko duten politikak funtsezko tresnak direla ondorioztatzen da.

También te puede interesar

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Gizarte-babesa

Mundu-mailan 110 milioi errefuxiatu zenbatzen ditu CEAR erakundeak 2023 urtean, eta Europan aurreko urtetik bikoiztu egin omen dira asilo-eskaerak, eta ia hirurehun mila izatera iritsi.

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Gizarte-babesa

[Gaztelaniazko erreseina] El documento presenta el Índice de Progreso Social Regional de la Unión Europea (EU-SPI), una herramienta desarrollada por la Comisión Europea para medir el progreso social en las regiones de la Unión Europea más allá del PIB.

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics