Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Gizarte-politikaren ikerketa Europako gizarte aldakorretan

Gizarte-politikaren ikerketa Europako gizarte aldakorretan Gizarte-politikaren ikerketa Europako gizarte aldakorretan

Nelson,K., et al. (eds.), Social policy in changing European societies. Research agendas for the 21st century. Cheltenham, Edward Elgar Publishing Ltd., 2022, 328 p.

Deskargatu

Europako azken bi hamarkadetako gizarte-politikak, gaur egunekoak eta etorkizunean giltzarri izango diren ikerketa-gaiak aztertzen dira liburu honetan bildutako artikuluetan. Gaiaren inguruko funtsezko gaiak, zeharkakoak direnak eta etorkizunean ikerketek izango dituzten erronkak aztergai hartzen ditu testuak.

Gizarte-politika Europako gizarteetan funtsezko elementua da. Europako herrialde gehienek birbanaketa-sistemak eta gizarte-arriskuak erregulatzeko zerbitzuak dituzte, hau da, langabezia, gaixotasuna, gurasobakarrak, zahartzaroa eta abar. Gizarte-politika sistema horien bizkarrezurra da, gizarte-bizitzaren ia alderdi guztietan esku hartzen baitu; eta bizitzaren ibilbidean zehar jarraitzen baitu zahartu ahala. Gizarte-politikaren garrantzia kontuan hartuta, ez da harritzekoa gizarte-politikaren ikerketa izugarri hazi izana. Argitaratutako liburu honek azken bi hamarkadetako Europako gizarte-politikari buruzko ikerketetan izandako bilakaera nagusien balantzea egiten du, eta etorkizunerako ikerketa-agenda bat ezartzen; eta horretarako gizarte-politiken ikerketaren iragana, oraina eta etorkizuna hartzen ditu ardatz.

Gizarte-politika giza ongizatearen hainbat alderdiri laguntzen dieten erronka ekonomiko eta sozialei emandako erantzun instituzionalei buruzkoa bada, gizarte-politikaren ikerketak erakunde horien alderdi guztiak aztertzen ditu, besteak beste, zergatik sortu ziren lehenik eta behin, haien diseinua eta denboran zehar nola garatu diren; baita horien gobernantza, egitura eta ondorioak ere. Testuak gizarte-politiken ikerketaren funtsezko gaiak, zeharkako ikerketa-gaiak eta gizarte-politikaren ikerketa-erronkak aztertzen ditu modu sakon batean. Liburuak biltzen dituen artikuluetan, besteak beste, ikerketarako erronkan giltzarri diren zaintza, familia, osasuna, etxebizitza, pobrezia edota pentsioen gai klasikoak aintzat hartzen ditu; baina baita ere generoa, aldaketa klimatikoa edo migrazioak bezalako gaiak.

Interesgarria izan daiteke

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Gizarte-babesa

Mundu-mailan 110 milioi errefuxiatu zenbatzen ditu CEAR erakundeak 2023 urtean, eta Europan aurreko urtetik bikoiztu egin omen dira asilo-eskaerak, eta ia hirurehun mila izatera iritsi.

Errefuxiatuen egoera Espainian eta Europan

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Gizarte-babesa

[Gaztelaniazko erreseina] El documento presenta el Índice de Progreso Social Regional de la Unión Europea (EU-SPI), una herramienta desarrollada por la Comisión Europea para medir el progreso social en las regiones de la Unión Europea más allá del PIB.

Medición del progreso social en la Unión Europea [es]

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.