
Espainiako haurren egoera eta politikak
Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.
Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales
Arranz-Freijo, E.B., et al., Descubre tu potencial para educar a tus hijas e hijos: un programa de parentalidad positiva. Zerbitzuan , n. 75, 2021, p. 73-90.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gasteizko Udalak sustatutako “Ezagutu zure seme-alabak hezteko ahalmena” izeneko programa aurkezten da artikulu honetan. 0 eta 3 urte bitarteko familia-testuinguruaren kalitatea ezagutzea du xede ebaluazio honek.
[Reseña en euskera]
Zerbitzuan aldizkariko 75. alean argitaratutako artikulu honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Haezi-Etxadi ikerketa-lantaldeak eta Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak “Ezagutu zure seme-alabak hezteko ahalmena” izeneko gurasotasun positiboko programaren ebaluazioaren berri ematen da. Udal horretako Haur eta Nerabeentzako II. Udal Planaren (HANUP) baitan kokatzen da programa; eta Planaren azpilerro batek azpimarratzen duen bezala, beharrezkoa da gurasotasun positiboa sustatzea; eta programa honen bitartez 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei bideratutako premia horri erantzun nahi zaio 2018-2022 urteen artean aplikatu ahal izateko. Programak Gasteizko Udalaren sailen zeharkako izaera du, eta ekimenak Udalaren sail desberdin guztietan gurasotasun positiboa aldezten du.
Oinarrizko printzipioen artetik, gurasotasun positiboaren ikuspegiak gurasoentzako erronka gisara ulertzen du gaur egungo gizartean haurren hezkuntza. Hori dela-eta, haurren garapen eraginkor bat gertatzeko harreman afektibo eta egituratu bat ezinbestekotzat jotzen du, haurtzaroaren eboluzio-etapetara egokituko dena. Halaber, aintzat hartu behar da familia zabal baten garrantzia, baina baita gizarte-sare formal eta informal baten eta komunitatearen garrantzia ere; azken batean, gizarte-kapitala baita haurtzaroa. “Ezagutu zure seme-alabak hezteko ahalmena” programak lau dimentsio aintzat hartzen ditu: tratu egokia; garapenaren sustapena; gurasotasunaren sustapen-ekologia; eta aurreko hirurak zeharka kontuan hartzen dituen laugarren dimentsio bat.
Hasieran partaide izandako 139 familietatik, ebaluazioan barneratzeko eta kanpoan uzteko irizpideak aplikatu ondoren, ikerketa honetan 89 familien egoerak ebaluatu zituzten 2018 eta 2019 urteen artean. Haurrak hezitzen laguntzeko ahalmenaren aldeko programa honetan partaide izandako helburuen artean ondoko hauek daude: familia-testuinguruaren kalitatearen ebaluazioa; familia bakoitzaren babes- eta arrisku-faktoreak ezagutzea; haurren garapena ebaluatzea; partaide izandako familien babes-faktoreak sendotzea eta arrisku-faktoreak murriztea; familia horientzako arrisku-faktoreak desabantaila nabarmenak ez izateko prebentzio-lana egitea; eta, azkenik, parte hartzen duten familiek beren seme-alaben garapen psikologiko egokia sustatzen duten gaitasun berrien eraikuntza ebaluatzea.
Ebaluazioaren emaitzak bi ataletan banatu dituzte egileek. Lehen atalean datu soziodemografikoak, familien kalitate-testuinguruak, haurren garapena, teknologia berrien erabilera, online orientazio-zerbitzua eta familiek programaren inguruan egindako balorazioa dira. Bigarren atalean I+G+b prozesu bat burutu dute egileek. Zenbait datu soziodemografiko aipatzearren, 89 familietatik 83 familia tradizionalaren atalean sailkatzen dira; gurasobakarrak lau izan dira; eta bana dibortziatua eta bana berriz osatu den familia. Bestalde, gurasoetatik %38,5ak unibertsitate-ikasketak ditu; eta, adibide gisara, familietatik %48ak 2.500 euro eta 5.000 euro bitarteko hileroko diru-sarbideak izaten dituzte. Azken batean, programa ezartzeko prozesuan hobetu beharreko arloak aurkitu arren, ebaluazioaren emaitzek azaleratzen dutenez, gurasoen gaitasunei buruzko esku-hartze psiko-hezitzaileak, hala nola jolasa sustatzea, garapen kognitiboa sustatzea, estresari aurre egitea eta beste batzuk, hobetu egiten du familien jarduera gaitasun horietan guztietan.
Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
AdinekoakMendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Liburu honek María Ángeles Duránek zaintzaren inguruan egindako ikerketak biltzen ditu.
AdinekoakBazterketaGeneroaGizarte-babesaHaurtzaroa
[Gaztelaniazko erreseina] El Observatorio SoledadES presenta este barómetro sobre la soledad no deseada en la que se destaca que siete de cada diez personas han sufrido esta problemática en algún momento de su vida.
AdinekoakDesgaitasunaBazterketaHaurtzaroa
[Gaztelaniazko erreseina] Durante los últimos años el enfoque de la institucionalización ha variado hacia un modelo de apoyos personalizados y comunitarios.
[Gaztelaniazko erreseina] Este documento reúne a diez expertos que tratan las implicaciones de los cuidados de larga duración en el mundo desarrollado, concretamente en diez países.