Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Espainiako haurtzaroaren pobrezia-egoeraren azterketa [eu]

Espainiako haurtzaroaren pobrezia-egoeraren azterketa [eu] Espainiako haurtzaroaren pobrezia-egoeraren azterketa [eu]

Cantó, O., et al., El coste de la pobreza infantil en España. Madrid, Alto Comisionado contra la Pobreza Infantil, Ministerio de Derechos Sociales y Agenda 2030, 2023, 40 p.

Descargar

Espainiako haur-pobreziak urtean gutxienez 63079 milioi euroko kostua du, hau da, 2019ko BPGaren %5,1; 2006 eta 2016 urteen artean %70 hazi zen haur-pobrezia kronikoaren fenomenoa.

[Reseña en euskera]

Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisarioak eskatuta Espainiako haurren pobreziaren kostua aztergai hartu du txosten honetan aditu talde batek. Haurtzaroan eta nerabezaroan pobrezia-egoerak pairatzeak hezkuntza- eta lan-arloko zailtasun nabarmenak izaten ditu, besteak beste, ondoko alderdi hauetan eragina izan ohi du haur-pobrezia bizi izanak: oinarrizko trebetasunak, ikasketa-maila apalagoa, enplegu kualifikatuak lortzeko aukera urriagoak, soldata apalagoak, osasun-egoera eskasagoa izatea, ongizate-maila urriagoa, edota familia-eremuan eta gizarte-harremanetan sare hauskorragoa izatea ere. Haurtzaroan edota nerabezaroan pobrezia- edo bazterketa-egoeran bizi den familia-etxe batean bizitzeak ondorio iraunkorrak ditu bizitzan zehar. Bestetik, ondorio horiek ez dira norbanakoaren mailan bakarrik kontuan hartu behar, baita gizarte-mailan ere; eta maila ekonomikoan eragin oso nabarmena izaten du.

Adituen esanean, arazoa eta ondorioak ulertzeak sortzen dituzten kostu ekonomikoak arazoari aurre egiteko eta soluzioak bilatzeko ezinbesteko gertatzen dira, izan ere, bai intzidentzian bai epe luzean izango diren pobreziaren ondorioak kuantifikatzeak gizarteak jasan beharko dituen kostuak ezagutzea baitakar. Europa-mailan, Espainia haur-pobreziaren prebalentzian lehenengoetako agertzen da sailkapenean, hau da, Barne Produktu Gordinari dagokiona baino askoz ere altuagoa. Arazoaren intzidentziari hartu diote kontu ikerketa gehienek, baina haur-pobrezia dimentsio anitzeko fenomenoa izateaz gain, arazo dinamikoa da. Hori dela-eta, fenomenoaren neurketa egoki bat egiteko, intzidentzia neurtzea ez da nahikoa eta kontuan hartu behar dira intentsitatea, desberdintasuna, kronikotasuna eta iraunkortasuna bezalako faktoreak.

Intzidentziari dagokionez, azken hamarkadetan haur-pobrezia helduenarekin konparatuz, sistematikoki altuagoa izan da, eta 2008an hasiera izan zuen krisialdiak oso nabarmen hazarazi zuen haur pobrezia; gehienbat 2012 eta 2013 urteen artean (%30,6). Hartatik, ez da nabarmen beheratu, eta pandemia aurreko garaian lau haurretatik batek (%27,5) pairatzen zuen arazoa. Azken batean, fenomenoaren gorakadaren inpaktua oso nabarmena izan da 2006 eta 2016 urteen artean, izan ere, %70 hazi baita haur-pobrezia kronikoaren arazoa. Intentsitatea 2008ko krisialdiaren neurritasunarekin hein batean beheratu arren, Europako herrialde garatuenen konparazioan alderdi nabarmenetakoa da Espainiaren kasuan. Bestetik, haurrik ez dutenen etxebizitzekin konparatuz gero, 2008an baino desberdintasun-maila altuagoa erakusten dute 2019 urteko datuek.

Azterlanaren kalkuluen arabera, nerabezaroan pobrezia-egoera pairatutako biztanle batek, gaur egun, urteko 5.130 euro gordin gutxiago jasotzen omen ditu. Diru-kontuez gain, gehiegizko pisua izateko %36ko probabilitatea omen du; eta depresioa pairatzeko %12a. Kostu indibidual horiek, halaber, bestelako kostuak dakarzkiote gizarte osoari, bai produktibitate-galerari dagokionez; bai diru-bilketari dagokionez; bai osasun-kostuari; edota bizi-kalitateari dagokienez. Betiere, kalkulu hauek izaera kontserbadorea izan arren, lan-egoerari eta osasun-galerari lotutako kostuak kontuan hartuta, Espainiako haur-pobreziak urtean gutxienez 63.079 milioi euroko kostua du, hau da, 2019ko BPGaren %5,1. Azken batean, datuek argi eta garbi iradokitzen dute haur-pobreziaren aurka borrokatzeko estrategia eta politika eraginkorretan egindako inbertsioaren itzulera oso handia izango dela.

También te puede interesar

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics