Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Espainiako gazteen hamarkada bateko jokabide suizidak eta buru-osasuna [eu]

Espainiako gazteen hamarkada bateko jokabide suizidak eta buru-osasuna [eu] Espainiako gazteen hamarkada bateko jokabide suizidak eta buru-osasuna [eu]

Ballesteros, B. (coord.), Conducta suicida y salud mental en la infancia y la adolescencia en España (2012-2022), según su propio testimonio. Madrid, Fundación ANAR, 2022, 197 p.

Descargar

ANAR Fundazioak haur eta nerabeei lagundu egiten die jokabide suizidei aurre egiten, dela telefonoz, dela txat-zerbitzu baten bitartez. Azken hamar urteak biltzen dituen azterlan honetan ia hamar mila gazte artatu ditu erakundeak. Arazoa nabarmen larritu da pandemia hasi eta ondorengo hiru urtetan.

[Reseña en euskera]

ANAR Fundazioak Espainiako haur eta nerabeen jokabide suizidari eta osasun mentalari buruzko azterlana (2012-2022) aurkeztu du txosten honetan. Hamar urtetako datuak biltzen dituen ikerketaren oinarria ANARek esku hartu duen 9.637 kasu eta jasotako ia 600.000 laguntza-eskaera izan dira. Izaera longitudinala duen azterlan honetan erakundearen telefono- eta txat-zerbitzuak erabili dira. Konparazio gisara, eta Espainiako INE Estatistika Erakundeak 2020ko datuen arabera, adingabeko 314 pertsonak beren buruaz beste egin zuten, eta ANAR Fundazioak 2021 urtean beren buruaz beste egiteko prest zeuden 748 adingabeko artatu zituen telefonoz. Jokabide suizidak zituzten haur eta nerabeak, dela ideazio moduan, dela saiakera moduan kontuan hartzen dira.

Pandemiaren eragina oso nabarmena da ikerketa honetan, izan ere, artatutako kasuetatik %63,8k laguntza eskatu baitzuen azken hiru urteotan. Horretaz gain, kasu horietatik guztietatik 3.097 erakundearekin harremanetan jarri ziren dagoeneko suizidio-saiakerari ekin ziotenean. Azken batean, pandemiaren ondorioz hazi egin dira haur eta nerabeen artean jokabide suizidak dituzten arrisku psikosozialak, besteak beste, isolamendua, familiaren baitan gertatutako tratu txarrak, buru-osasuna tratatzeko arreta, etab. Azterlanaren azken hiru urtetan %128 hazi dira tankerako jokabideak. Azterlanaren hamarkada osoko epean ideazio suizidak 23,7 biderretan hazi dira eta beren buruaz beste egiteko saiakerak 25,9 biderretan.

Azterlanaren arabera, ez omen dago suizidiorako motibazio objektiborik, bai ordea gazteek nola konpondu ez dakizkiten eta harremana duten hainbat arazo, adibidez, adingabekoaren aurkako indarkeria (%60,9) eta buru-osasuna (%27,4) nabarmentzen dira gehienbat. Arazo horiek ere 2019-2022 aldian areagotu egin dira, eta 2019an %17,9 ziren bitartean, ia-ia bikoiztu egin dira 2022an, eta datua %34,5 izatera heldu. Jazarpena, ziberjazarpena eta eskolako bestelako arazoak (%21,4), tratu txar fisikoak (%14,7), tratu txar psikologikoak (%10,4), sexu-erasoak (%7,2) eta genero-indarkeria (%3) dira indarkeria guztien artean ohikoenak. Osasun mentalaren inguruan hiru arazo nabarmendu daitezke jokabide suizidekin, ondoko hauek dira: autolesioak (%13,7), arazo psikologikoak (%8,7) eta portaera-arazoak (%4,4). 

Azterlan honetan jokabide suizida zuten haurren artetik, profil nagusia 13 eta 17 urte bitarteko emakume nerabe batena da, eta haren familia migrazio-prozesuren batean parte hartutakoa da; buru-osasuneko arazoak ditu (gehienbat, autolesioak), ihes egiteko aurrekariak ditu eta sexu-erasoren baten biktima izan da. Hamabi urtez azpikoek gehienbat eskola-jazarpena azaltzen dute motibazioa gisa, eta haien eskola-errendimendua altua da. Azkenik, 2019 eta 2022 urteen artean beren buruaz beste egitekoan teknologiaren zerikusia %18 hazi omen da (%33,5etik %51,5era). Tresna horien bidez ondoeza eta indarkeria sortzen dira (sexortsioa, groominga, ziberjazarpena), edo suizidioa gauzatzeko metodoei buruzko informazioa lortzeko bitarteko gisa erabiltzen dira, eta horrek Werther efektua eragiten du (kutsatzea eta imitatzea).

También te puede interesar

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics