Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Nola eragiten die haurrei etxerik gabe uzteak?

Nola eragiten die haurrei etxerik gabe uzteak? Nola eragiten die haurrei etxerik gabe uzteak?

Te quedarás en la oscuridad. Desahucios, familias e infancia desde un enfoque de derechos. Madrid, Plataforma de Afectados por la Hipoteca de Madrid; Enclave Qiteria, 118 págs., 2016

Deskargatu

Espainian egiten diren etxegabetzeetatik askok adingabeak dituzten familiei eragiten diete, zenbait kalkuluk diotenez; beraz, aztertu behar da zer ondorio dakarzkieten kaleratze horiek adingabeen garapen familiarrari, sozialari eta eskolakoari. Enclave sarearen ekimenez, haurrei eta etxegabetzeei buruzko ikerketa-lerro bat jarri zuten martxan Hipotekek Kaltetutakoen Madrilgo Plataformak eta Qiteria kooperatibak, giza eskubideen ikuspegitik. Elkarrizketak eta taldekako lantegiak erabili dira txostena egiteko metodologia gisa, eta haien bidez jaso dira etxebizitzatik alde egin behar izan duten neska-mutikoen bizipenak, bai eta haien senideenak eta haurren eskubideak babesten lan egiten duten adituenak ere. Txostenak dioenez, ohartzen dira adingabeak etxegabetzeak eragiten duen hondamen ekonomikoaz, eta sufritu egiten dute berekin dakarren gizarte-bazterkeriagatik eta estigmagatik (gutxi aipatu ohi diren arazoak, biak ere).  Hona txostenaren zenbait gomendio: psikologikoki eta emozionalki egoerari aurre egiten laguntzeko tresnak sortzea -berdinen artean eta familietan-, eskolan sentsibilizazioa sustatzea, eta adingabeko horien familien gizarte-babesa sendotzea.

Interesgarria izan daiteke

Espainiako haurren egoera eta politikak

Espainiako haurren egoera eta politikak

Haurtzaroa

Espainiako haurren egoera aztertzen duen txosten honen arabera, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloan hobekuntza nabarmenak gertatu dira azken hamarkadetan.

Espainiako haurren egoera eta politikak

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.