Harrera ona egin diote Haurren Eskubideen Bermeari neska-mutikoekin eta nerabeekin lan egiten duten GKE-ek, zeinetatik batzuek ekimen propioak jarri baitituzte martxan Europaren konpromiso berri hori betearazten laguntzeko. Eurochild sareak, esate baterako, lantalde bat sortu du plan nazionalen prestakuntzarako gomendioak emateko. 2022ko martxorako dago aurreikusita plan horien aurkezpena, non EBko estatu bakoitzak zehatz azaldu behar baitu zer neurri hartu behar dituen bere lurraldean Haurren Eskubideen Bermea aplikatzeko. Txosten honetan daude Alemaniak, Bulgariak, Greziak, Irlandak, Italiak eta Espainiak osatutako lantalde horrek orain arte idatzi dituen sei txostenak, zenbait arau orokorrekin batera. Ikuspegi politiko zeharkakoa eta osoa aldarrikatzen du Eurochildek, Haurren Eskubideen Bermea martxan jartzeko. Halaber, arriskupean dauden adingabeak detektatzeko prozedura zorrotza eta zehatza izan dadin eskatzen du, eta ez dadila oinarritu adierazle estatistiko baten aplikazioan soilik. Azkenik, hau aldarrikatzen du europar sareak: Haurren Eskubideen Bermearen estatu-mailako planen fase guztietan parte har dezatela hirugarren sektoreko erakundeek, bai eta haurrek eta nerabeek be-rek ere.