Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Muturreko bizitegi-bazterketa eta arrazakeria [eu]

Muturreko bizitegi-bazterketa eta arrazakeria [eu] Muturreko bizitegi-bazterketa eta arrazakeria [eu]

I Mapa estatal sobre discriminación racial y/o étnica en el ámbito de la vivienda y asentamientos informales en España. Murcia, Fundación Cepaim, 2023, 104 p.

Descargar

Arrazakeria- eta etnia-diskriminazioak baldintzatzen du gehienbat etxebizitza-asentamendu informalen egoera Espainian. Saharaz hegoaldeko emakumeak (%90,9), Ekialdeko Europako emakume (%80) eta gizonak (%69,4), eta Magrebeko gizonak (%66,2) dira diskriminazio-egoerarik larrienak pairatzen dituztenak.

[Reseña en euskera]

Ceapim Fundazioak Espainiako etxebizitza-asentamendu informalen lehen mapa burutu du, baita gai honetan arrazakeriak eta etnia-diskriminazioak duen lotura ere. Kokagune informalak bizitegi-bazterketaren eta giza eskubideen urraketaren adierazpen muturrekoenetako bat dira egileen esanean, eta Espainia bezalako estatu batean ez luke horrelako egoerarik onartu behar, izan ere, 2030 Agendarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin konpromiso argia hartu duen Zuzenbide Estatua baita. Espainian, kokagune informalen kopurua handituz joan da 90eko hamarkadaren erdialdetik. Jatorrian, hobetzeko, gizarte-sustapenerako eta aldi baterako babesleku izateko itxaropena zuten pertsonak bizi ziren horrelako lekuetan.

Hala ere, urteak igaro ahala, bizileku iraunkor bihurtu dira bertan bizi diren pertsona gehienentzat, eta kroniko bihurtu dira, bizileku-alternatiba egokirik ez dagoelako. Cepaim Fundazioak egiaztatu duenez, Espainiako asentamendu informalen errealitatea administrazio publikoaren maila ezberdinetan, enpresa-sarean, gizarte-erakundeetan eta gizarte osoan eragina duten egiturazko faktoreen multzo baten emaitza da. Besteak beste, udal-lurretan kokatzen direnez, udalek zeregin garrantzitsua dute kokaleku hauen kudeaketan; gizarte-, etxebizitza- eta enplegu-politikak autonomia-erkidegoen eskumenekoak dira; eta, azkenik, Estatuko Administrazio Orokorrak aipatutako gaietan politika publikoak bideratzeko ildo estrategikoak eta jarraibideak antolatzeko eskumena du, eta eskumen esklusiboa du migrazio-fluxuak kudeatzeko eta egoitza- eta lan-baimenak lortzeko.

Bizitegi-bazterketaren egoeren atzean, gizarte-diskriminazioko prozesuak identifikatzen dira, eta Espainian etorkinek jasaten duten diskriminazioa, egiturazko beste baldintzatzaile batzuekin batera, bizitegi-bazterketaren arrazoi nagusietako bat da. Bestalde, mapa honetako egileek etxegabetasunari eta bizitegi-bazterketari buruzko azterlanetan genero-ikuspegia ikuspegi intersekzionaletik txertatzen dute. Kokaguneen azterketa deskribatzailea burutzen dute bertan, eta kolektiboaren oinarrizko ezaugarri soziodemografikoak azaldu. Diskriminazioaren arloan, arrazakeria- edota etnia-diskriminazioa aztertu dute, eta laginean magrebtarrak, Saharaz hegoaldekoak eta Ekialdeko Europako jatorria duten migratzaileak agertzen dira nagusiki. Espainian, problematikaren ia erdia landa-kokaguneek, horizontalek eta iraunkorrek osatzen dute (guztizkoaren %45,7); eta termino erlatiboetan, bigarren kategoria garrantzitsuena hiri-kokalekuak, horizontalak eta iraunkorrak dira (guztizkoaren % 31,0).

Azken batean, ikerketaren datu guztiak aztertuta, ondorio nagusia da arazo hori kroniko bihurtu dela eta behin-behinekotasunetik iraupenera aldatu dela paradigma. Alokairuaren merkatuko diskriminazioak garrantzia oso nabarmena du txostenean; Espainian kokagune informaletan bizi diren pertsona guztien %70,8 bizitegi-alternatiba egokia lortzen saiatu da, baina ez dute lortu. Kokagunetik irteteko diskriminazio handiena sumatu duten pertsonak Ekialdeko Europako gizonak dira, 30-44 urte bitartekoak direnak (%74,4); eta adin-tarte bereko Saharaz hegoaldeko emakumeak (% 74,3). Bestalde, hiru aldagai independente aldi berean kontuan hartuta, ikus daiteke Espainian dagoenetik gutxienez behin diskriminatuta sentitu den kolektibo handiena Saharaz hegoaldeko emakumeena dela (%90,9); eta haren atzetik, Ekialdeko Europako emakumeena (%80); Ekialdeko Europako gizonena (%69,4); eta Magrebeko gizonena (%66,2), guztiek ere 30-44 urteko adin-tarte beraren barruan.

También te puede interesar

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Bazterketa

Espainian etxegabetasun-egoeran dauden biztanleen desinstituzionalizaziorako trantsizioa bultzatzeko azterlan honen arabera, oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarritzen direnak.

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics