Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuen berrikuspena [eu]

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuen berrikuspena [eu] Etxez etxeko laguntza-zerbitzuen berrikuspena [eu]

Rodríguez, P., et al., Atención domiciliaria con apoyos en la comunidad. Serie: Estudios de la Fundación, n. 7, Madrid, Fundación Pilares, 2024, 204 p.

Descargar

[Reseña en euskera] Pilares Fundazioak buruturiko azterlan honetan iraupen luzeko zaintzaren inguruan ageri diren arazoen azterketa burutzen dute. Oso modu baikorrean balioesten da etxez etxeko laguntza-zerbitzua, baina zaintza informalaren garrantziak argi erakusten du oraindik ere nahikoa ez dela.

COVID19aren pandemiaren ondoren agerian geratu ziren iraupen luzeko zainketen eremuan dauden arrakalen larritasuna. Alde batetik, laguntza eta zaintzako sistemen, prestazioen eta zerbitzuen kontzeptualizazioari, diseinuari eta antolaketari dagokionez lehendik zeuden egiturazko gabeziak nabarmendu ziren. Bestetik, zerbitzuak eskuratzeko zain zeuden biztanleen beharrak eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuekin lotutako talde profesionalek gogobetetzen ez zituzten gaiak ere agerian geratu ziren. Pilares Fundazioak buruturiko ikerketa hau berrikuspen bibliografiko zabal batetik eta material enpirikoaren azterketatik abiatzen da: teknika kuantitatiboen aldetik bi inkesta bideratu dituzte, eta alderdi kualitatibotik elkarrizketa erdiegituratuak eta eztabaida taldeak osatu dituzte landa-lanaren emaitzak kontuan hartuta azterketa egiteko.

Azterlanak lortutako emaitzek iradokitzen dutenez, etxez etxeko laguntza-zerbitzua oso modu positiboan balioesten bada ere, batez ere esku hartzen duten talde profesionalen giza kalitateagatik eta horien eta zerbitzua jasotzen duten pertsonen artean sortzen diren hurbiltasun eta harremanengatik, disfuntzio multzo bat hautematen da diseinuan, kudeaketan eta egungo prestazioan, eta, beraz, ez da nahikoa kalitatekoa. Halaber, solaskideengandik jasotako iritzi gehienak bat datoz etxez etxeko laguntza-zerbitzua adinekoek eta haien familia zaintzaileek behar dituzten arreta integraleko eta pertsonalizatuko premiak ez direla betetzen baieztatzean; azken batean, zaintzaileek eta adinekoek haien kontura egiten baitute zainketa-lanik gehiena.

También te puede interesar

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Bazterketa

Espainian etxegabetasun-egoeran dauden biztanleen desinstituzionalizaziorako trantsizioa bultzatzeko azterlan honen arabera, oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarritzen direnak.

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics