Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Ribotta, S., et al., Estudio sobre los procesos de desinstitucionalización y transición hacia modelos de apoyo personalizados y comunitarios. Personas en situación de sinhogarismo. Madrid, Ministerio de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030, 2024, 278 p.

Deskargatu

Espainian etxegabetasun-egoeran dauden biztanleen desinstituzionalizaziorako trantsizioa bultzatzeko azterlan honen arabera, oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarritzen direnak.

Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak desinstituzionalizazio-prozesuei eta laguntza-eredu pertsonalizatuetara eta komunitarioetara igarotzeko prozesuei buruz zenbait azterlan burutu ditu, eta oraingo honetan etxegabetasun-prozesuetan dauden pertsonen kolektiboaren trantsizioan zentratzen da. Espainian etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen egoerari buruzko informazio eta datu orokorren gabezia handia eta kezkagarria dago, eta horrek berretsi egiten du etxegabetasun-egoeran dauden pertsonek gizarte garaikideetan duten leku marjinala. Nahiz eta Espainian arreta oso kontzentratuta egon larrialdian eta oinarrizko premiei eustean, etxegabetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko eta artatzeko hainbat modu identifika daitezke; hala ere, askotan ez dago hain argi emandako zerbitzuaren eta zentro motaren arteko aldea.

Dagoen informazioarekin, etxegabekoen biztanleria handitu egin dela jakinekoa da, gehienak gizonak direla, eta kausak, funtsean, langabeziarekin eta migratzaileen egoerarekin lotzen direla, baita etxebizitza eta lan-merkaturako sarbidea erregularizatzeko zailtasunekin eta eskubideak eta askatasunak baliatzearekin ere. Etxegabetasunean oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarrituak, horiek beharrezkoak direnean. Horrek esan nahi du zerbitzu sorta zabala garatu eta koordinatu behar dela, hala nola etxebizitza eskuratzeko aukera, osasun-arreta, hezkuntza, enplegua, gaitasunak indartzea, hurbileko zerbitzuak, kultura eta aisialdia, edo laguntza-premiei banan-banan erantzuteko zerbitzu espezializatuagoak ematea.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.