
Zaintza-lanari buruzko irakurketak
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Sánchez-Sierra, M. (coord.), Galindo, S., Un trabajo, una habitación y un gato. Las mujeres en situación de sin hogar en España atendidas por Cáritas. Serie: Estudios e Investigaciones n. 24, Madrid, Cáritas Española Editores, 2022, 94 p.
Caritaseko kide diren langile eta boluntarioekin eta artatutako emakumeekin inkesta eta elkarrizketak burutu dituzte txosten hau osatzeko. Etxegabeko emakumeak guztizkoaren %20a dira, eta gizarte-eskuartzean genero-ikuspegiaren garrantzia ezinbesteko dela deliberatzen dute ikerketa honetan.
Etxerik gabeko pertsonaren inguruko iruditeria kolektiboa, oro har, kalean bizi den gizon batek ordezkatzen du. Caritasek buruturiko ikerketa honen helburu orokorra emakumeen etxegabetasun-egoeren bizipen subjektiboa zein den jakitea da, gizarte-eskuartzean lagunduko duten tresnak garatzen joateko. Berariazko beste hiru helburu ditu txostenak. Lehenik, emakumeek bizi dituzten etxegabetasun-egoerak eta horiek dakartzaten eskubide-urraketak identifikatzea; bigarrenik, haien eskubideen urraketak eta aurre egin behar dieten kanpoko arriskuak konpontzen lagunduko duten proposamenak sortzea, politika publikoen bitartez murriztu edo ezaba daitezkeenak; eta, hirugarrenik, eragileak eta gizarte osoa sentsibilizatzea etxegabetasun-egoeran dauden emakumeei eskubide-urraketek eragiten dieten inpaktuaren inguruan. Azken batean, genero-ikuspegitik azterketa eta emakumeen biktimizazioa hartzen dute ardatz.
Ikerketa honetarako metodologia bikoitza erabili dute egileek. Batetik, Caritaseko talde desberdinekin bazterkeria-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten langile eta boluntarioekin inkesta bat burutu dute. Bestetik, 28 elkarrizketa burutu dituzte eta bi eztabaida-talde osatu egoera horretan bizi diren emakumeekin. Metodologia kualitatibo hori borobiltzeko, Caritaseko eragileekin eta programa eta baliabideen arduradunekin elkarrizketak izan dituzte. Arduradunekin buruturiko datuekin, 2021 urtean kalean edo etxerik gabe bizi diren pertsonei laguntzeko erakundeak bideratzen dituen prestazio edo zerbitzuak, profilak, tipologiak eta artatutako pertsonen banaketa osatu dute. Horien artetik nabarmentzekoa da %20koa dela erakundeak artatu dituen emakumeen ehunekoa, progresiboki hazten joan dena. Bestetik, espainiar nazionalitatea duten emakumeek osatzen dute gehiengoa, zehazki %51,6 dena.
Egileek bi modutan banatu dute bizitegi-bazterketa egoerak pairatzea: bata, egiturazkoa dena, eta bestea, bizi-gertakari estresagarrien ondorio dena. Egiturazkotzat jotzen dituzte bai haurtzaroan bai nerabezaroan bizi izandako edonolako prekarietate- eta indarkeria-bizipenak pairatu dituztenak. Bestetik, bizi-gertakari estresagarriak pairatu dituzte gizarteratutako egoeran bizi ostean gertakizun larri baten ondorioz gertatutakoak, adibidez, lana galtzea, bikotearekin banaketa gertatzea edota desahuzio baten ondorioz etxebizitza galdu dutenen bazterkeria-egoerak. Txostenak giza eskubideen urraketa; pobreziaren kriminalizazioa, diskriminazioa eta aporofobia; eta etxegabeko egoeran emakumeek bizi izandako indarkeria matxista aintzat hartu ditu besteak beste analisia burutzeko.
Partaide izandako emakumeen esanean, adibidez, arreta jasotzeko garaian beraien tankerako egoera pairatu izan duten beste emakumeen laguntza estimatzen dute. Bestetik, baliabideetan gizon eta emakumeen arteko banaketa egitea iradokitzen dute; baita eguneko zentroak sortzea gaueko baliabideen osagai gisara. Askok onartzen dutenez, baliabide horiek aldaketarako bide gertatu dira. Kontuan hartu beharra dago maila psikologikoan oso kaltebera diren emakumeak artatzen dituela Caritas erakundeak, eta etxebizitza edo lanpostu bat lortzeak duen garrantzia nabarmendu arren, aitzitik, ibilbide estresagarri horien zauriak konpontzeak, norbera berriz onartu, baloratu eta maitatzea izan omen da egin dezaketen urratsik handiena. Funtsean, txostenak nabarmentzen duenez, ezinbestekoa da emakume hauek artatzeko garaian genero-ikuspegia ardatz bilakatzea.
MendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Adingabeak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea, gaur egun gehienbat emakumeek betetzen dutena, guztion ongizaterako ekarpen ordezkaezina da.
AdinekoakMendekotasunaGeneroaHaurtzaroa
Liburu honek María Ángeles Duránek zaintzaren inguruan egindako ikerketak biltzen ditu.
AdinekoakBazterketaGeneroaGizarte-babesaHaurtzaroa
[Gaztelaniazko erreseina] El Observatorio SoledadES presenta este barómetro sobre la soledad no deseada en la que se destaca que siete de cada diez personas han sufrido esta problemática en algún momento de su vida.
Txosten honek COVID-19aren krisiak adinekoen eta mendekoen etxeetako zainketari nola eragin dion argitu nahi du, hala nola etxez etxeko laguntza, laguntza pertsonala edo egoitza-zerbitzuak berrantolatu direla, etxeko lana eta zaintza nola kaltetu diren eta Europar Batasuneko ekimenak nola sortu edo indartu diren aztertuz.