Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Generoa, mendekotasuna eta zaintza COVID-19aren garaian

Generoa, mendekotasuna eta zaintza COVID-19aren garaian Generoa, mendekotasuna eta zaintza COVID-19aren garaian

Comas-d'Argemir, D., Bofill-Poch, S. (eds.), El cuidado importa. Impacto de género en las cuidadoras/es y dependientes en tiempos de la Covid-19. Informe Final CUMADE. Fondo Supera COVID-19, Santander Universidades, CSIC, CRUE Universidades Españolas, 2021, 624 p.

Deskargatu

Txosten honek COVID-19aren krisiak adinekoen eta mendekoen etxeetako zainketari nola eragin dion argitu nahi du, hala nola etxez etxeko laguntza, laguntza pertsonala edo egoitza-zerbitzuak berrantolatu direla, etxeko lana eta zaintza nola kaltetu diren eta Europar Batasuneko ekimenak nola sortu edo indartu diren aztertuz.

Ikerketa honen bidez, COVID-19aren krisiak zaintzaileengan eta mendekotasuna duten pertsonengan izan duen inpaktua aztertu nahi da genero perspektibaren bidez eta horretarako, zaintzaren lanean jartzen du arreta gehien bat dokumentuak. Hala, ikerketaren helburu nagusiena, gizarte-zainketari ikusgarritasuna eta onarpena ematea da, gizarte-zientziek eta lan kualitatiboak eskaintzen duten zehaztasun analitiko eta metodologikotik abiatuta.

Lehenik eta behin, Espainiako zaintzaileen eta mendekotasun daukaten egoera deskribatzen da, COVID-19aren pandemia baino lehen eta ondoren izan duen eragina azalduz. Bertan, Espainia mailako zaintza-sistemaren egoera orokorra aurkezteaz gain, ezaugarri nagusiak ere aipatzen dira, emakumeek ordaindu gabeko zainketa-karga handia eta zainketa profesionalen arlo eskasia nabarmenduz. Pandemia ezin da osasun kolektiboaren arazotzat bakarrik hartu, desberdintasun-arazoa ere bada, kolektibo ahulenetan indar handiagoz adierazten dena. Ez da, beraz, pandemia bat soilik bizi izan, sindemia bat baizik, pobrezia, estigmatizazioa, estresa edo egiturazko indarkeriak eragindako osasun-desberdintasunek larritzen baitute gaixotasuna. Ikuspuntu hau garatuz, bigarren blokean COVID-19aren krisiak zaintzaileengan eta zainduengan duen eragina aztertzen da, emakumeengan arreta berezia jarriz. Zehazki, zaintzaren kargari dagokionez osasun krisiak osasun mentalean, lan egoeran, laguntza sareetan eta genero indarkerian dituen ondorioak aztertzen da. Azkenik, pandemiak agerian utzi dituen arazoei aurre egiteko behar diren neurri politiko eta sozialak identifikatuz, ekintza-eremua sortu edota indartu duten ekimen komunitarioen azterketa eskaintzen da. Gainera, gaur egungo zaintza-sistemaren jarduera-ildoak eta aukerak azalduz, genero-berdintasunaren eta pertsona zaintzaileen eskubideen ikuspegitik, baldintzak hobetzeko proposamenak aurkezten dira, ondorio gisa.

Zaintzaren krisia pandemia baino lehen hasi zen, nahiz eta horrek egoera asko areagotu dituen. Pandemiak zaintzaren garrantzia eta eguneroko bizitzako baldintza gogorrak jarri ditu erdian eta ondorioz, aldaketa nabarmenak eragin ditu zaintzaileen bizitza pertsonalean, familien baitan duten identitatearen eraldaketa jasan du da eta beraz, zaintzaren nortasun berriak sortu dira. Familia-, demografia- eta gizarte-aldaketek murriztu egin dute familia oinarri duen zaintza-eredu tradizionala eta gainera, gaur egun Espainian dauden bizikidetza-moduen aniztasunak aldatu egiten ditu ahaidetasun-loturen edukia, itxaropenak eta haiekin lotutako betebeharrak.

Txostenak erakusten duenez, konfinamenduak agerian utzi du zaintza-egoerak eta -erritmoak oso gogorrak zirela etxeetan, eta baliabide gutxien dituzten pertsonek normalean izaten duten zaintzaren gainkarga-egoerak orokortu ditu. Horrenbestez, pandemiak areagotu egin ditu zaintzaren genero-desberdintasunak, eta agerian uzten du beharrezkoa dela gai hori jorratzen duten politika publikoak egitea. Era berean, zainketak bizitzaren jasangarritasunerako duen garrantzia nabarmentzen da, eta lan hori gehiago ikustearen eta baloratzearen alde egiten da. Azken batean, txostenak arreta jartzen du zaintzaren garrantzian eta esparru horretan genero-desberdintasunak lantzeko premian.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.