Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

EAEko boluntariotzari buruzko inkesta

EAEko boluntariotzari buruzko inkesta EAEko boluntariotzari buruzko inkesta

 La acción voluntaria 2023 Un despliegue territorial. País Vasco. Madrid, Plataforma del Voluntariado de España, 2024, 30 p.

Deskargatu

Boluntariotzaren inguruan EAEn elkarteren batekin lankidetzan aritzen den biztanleriaren inguruan azterketa aurkezten du txosten honek. Gehiengo batek diru-dohaintza egiten du (%31,9), eta boluntario-lana egiten duten 200.000 biztanleen artetik %58,8 emakumeak dira.

Espainiako Boluntariotzaren Plataformak eta Boluntariotzaren Behatokiak gidaturik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023 urteko ikerketaren emaitzak aurkezten ditu txosten honek boluntariotzaren ezagutzan sakontzeko. Inkesta bitartez eginda, boluntario-lanaren errealitatearen irudi fidagarria aurkezten da bertan, baita gizarte-erakundeekin elkarlanean diharduten pertsonen eta boluntarioen irudia ere. Emaitzen arabera, EAEko biztanleriaren ia erdiak (%48,9) gizarte-erakunderen batekin moduren batean kolaboratzen du. Lankidetza mota ohikoena dohaintza ekonomikoa izaten da, inkestan parte hartutakoen ia herenak egiten duena; eta laguntzen dutenen artean, %45,8k erakunde batekin baino gehiagorekin egiten du. Txostenak diru-dohaintza (%31,9), boluntario-lana (%11,2), bazkidetza (%11,3) eta gauzazko ordainketak (%15,5) hartzen ditu aztergai.

Sexu-banaketaren arabera, boluntariotzaren inguruan lankidetza motaren bat egiten dutenen artean %70 emakumeak dira; eta %30 gizonezkoak. Adinari dagokionez, 55 eta 64 urte bitarteko pertsonen parte-hartze handiagoa igartzen da, bereziki dohaintza ekonomikoen bitartez, eta lankidetza txikiagoa 14 eta 24 urte bitartekoen artean. EAEko boluntariotzari dagokionez, biztanleriaren %11,2k parte hartzen du jarduera horretan, Espainia osoko tasa baino bi hamarren gehiago. Boluntario-lanak egiten dituzten 200.000 pertsonen artean, %58,8 emakumeak dira. Adinaren araberako analisiak erakusten duenez, 65 urte edo gehiagoko pertsonen taldeak izan du parte-hartze handiena boluntario-lanetan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hori bat dator eskualdearen osaera demografikoarekin.

Interesgarria izan daiteke

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Bazterketa

Espainian etxegabetasun-egoeran dauden biztanleen desinstituzionalizaziorako trantsizioa bultzatzeko azterlan honen arabera, oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarritzen direnak.

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.