
Hirugarren Sektoreko enpleguaren kalitatearen egoera
Espainiako Hirugarren Sektoreko Enpleguaren Behatokiaren arabera estatuko enplegu guztiaren %2,5a osatzen du sektorean lanean ari den pertsona-kopuruak.
Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales
Rodriguez, G., Pérez, M. (coords.), La huella del Tercer Sector. Acción social y formas económicas emergentes. Serie: Estudios Socioeconómicos n. 37, Almería, Cajamar Caja Rural, 2023, 472 p.
[Reseña en euskera] Hirugarren Sektorearen hurbiltze sakon, plurala, anitza eta multipolarra jasotzen da liburu honetan aurkeztutako ataletan, sektorearen askotariko zereginak, egungo artikulazioa, ezaugarriak, aukerak eta erronkak aztergai hartzen dira partaide izandako 41 adituk idatzitako artikuluen bitartez.
Liburu mardul honetako 28 ataletan Espainiako Hirugarren Sektorearen analisi bat burutzen dute bertan parte hartu duten 41 egileren artean, eta azken batean aurreko hiru hamarkadetako egoera modu sakon batean aztergai hartzen dute. Izan ere, sektorearen parte hartzen duten erakunde anitz eta erakunde horietan partaide diren bi milioitik gorako boluntarioez gain, askotariko zereginak betetzen ditu Hirugarren Sektoreak eta askotariko moduetan antolatzen dira sektorearen xedeak betetzeko. Orrialde hauetan zehar, irakurleek Hirugarren Sektoreko eragile nagusietako batzuen lanaren berri izango dute, berariazko erakundeetatik hasi eta beren jarduera koordinatzeko erabiltzen diren plataformetaraino, erakunde berezi deiturikoetatik igaroz.
Hirugarren Sektoreak gizarte zibilean duen izaera garrantzitsua, ezaugarriak, gizarte-eragina, eta baita ere etorkizunean izan ditzakeen erronkak aztertu ondoren, aurretik aipatu diren erakunde berezien analisia jasotzen da, hau da, Caritas, Gurutze Gorria eta ONCE erakundeen azterketa xehe bat. Horren ostean, fundazioen garrantzia aztergai hartzen dute, FOESSA, La Caixa eta Inuit fundazioei dagokiena. Jarraian, sektorearen egituraketan Espainian ageri diren bi plataformen inguruko informazioa eskaintzen dute (gizarte-ekintzako GKEena eta Hirugarren Sektorearen Plataforma). Ondoren, jarduera-eremuak ardatz hartzen ditu testuak: ezgaitasuna, pobrezia, haurtzaroa, migrazioak, etab. Azkenik, administrazioarekiko harremanaren izaera espezifikoari buruzko hausnarketarako gune bat ere eskaintzen zaio testu honetan.
Espainiako Hirugarren Sektoreko Enpleguaren Behatokiaren arabera estatuko enplegu guztiaren %2,5a osatzen du sektorean lanean ari den pertsona-kopuruak.
[Gaztelaniazko erreseina] En esta amplia encuesta dirigida tanto a personas voluntarias como entidades y fundaciones del ámbito del voluntariado se observa una mayor presencia femenina pero una mayor intensidad y frecuencia por parte de los hombres.
Hirugarren sektoreak Espainiako soldatapeko %3,2a biltzen du eta jarduera sanitarioen eta gizarte-zerbitzuen sektoreko enpleguaren %30,1; guztira, 528,000 pertsona ordainduak.
Según este informe, la acción voluntaria en España ha aumentado en los últimos años; la mayoría de las personas que desarrollan algún tipo de acción voluntaria son mujeres de mediana edad sin menores de 14 años a cargo.
El consolidado tercer sector de acción social se enfrenta a las nuevas necesidades sociales y la sostenibilidad económica de su actividad, en la cual la cooperación, el trabajo en red y la contribución del voluntariado resultan claves.
Presente y futuro del tercer sector de acción social en España
Este informe realiza una radiografía del tercer sector social en Euskadi, ámbito de actividad en pleno crecimiento que en los últimos cinco años ha incorporado a 438 nuevas organizaciones y a más de 36000 personas.