Ir directamente al contenido

Gizarteratuz Publicación digital de análisis y
actualidad sobre Servicios Sociales

Volver a Gizarteratuz

Espainiako gizarte-mentoretzaren inguruko programen azterketa [eu]

Espainiako gizarte-mentoretzaren inguruko programen azterketa [eu] Espainiako gizarte-mentoretzaren inguruko programen azterketa [eu]

Alarcón, X., et al., Análisis de los programas de mentoría social en España y su papel en la inclusión social de la población extranjera y en el fomento de la interculturalidad. Barcelona, Coordinadora de Mentoría Social, 2021, 108 p.

Descargar

Gizarte-mentoretzaren analisia eta programa horiek duten eragina aztergai hartu dituzte zenbait unibertsitatek eta erakundek sustatutako azterlan honetan. Atzerritar edo errefuxiatu jatorriko gazteen eta gazte migratzaileen bizimoduan programa mota horiek dituzten eragin onuragarriak nabarmentzen ditu ikerketak.

[Reseña en euskera]

Txosten honetan Espainian gizarte-mentoretzako programak aztergai hartu dituzte, betiere jatorri atzerritarra duten lagunen gizarteratzea eta kulturartekortasuna sustatzeko duten balioa xede hartuta. Gizarte-mentoretza ulertzeko, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak modu informal batean gizarteratzen laguntzeko saio gisara hartu behar da, hau da, pareko diren lagunen edo batzuetan taldekoen sostenguaren bitartez gizarteratzeko saioak izan ohi dira. Azken batean, aurreko urteotan ugaritu diren Espainiako mentoretza-programen analisi bat eta atzerritar edo errefuxiatu jatorriko eta nerabe eta gazte migratzaileen bizimoduan programek duten eragina aztertu dituzte txostenean. Lau zatitan banatzen den zenbait unibertsitate eta erakundek lagundutako azterlan hau 2019ko apirilean burutu zuten.

Lehen zatian, biztanleria atzerritarraren gizarteratzea eta kulturartekotasuna sustatzeko Espainiako gizarte-mentoretza programen analisi orokor bat burutzen dute. Metodologiari dagokionez, aipatutako garaian Internet bitartez oinarrituta, mentoretza-programak izan zitezkeen 75 egitasmo identifikatu ondoren oinarrizko ezaugarriak eta irizpideak ezagutu zituzten kalitate nahikoa ote zuten jakiteko. Telefono bidez buruturiko elkarrizketetan, azkenik, irizpideak betetzen zituzten 51 programa hautatu zituzten. Azken urteotan, gizarte-mentoretza programak asko ugaritu dira, eta haiek sortzearen azalpenerako 2015eko errefuxiatuen krisia edota 2016 urtetik aurrerantzean inoren kargura ez dauden adingabekoen hazkuntzaren kudeaketa oinarri hartzen dute egileek. Programa gehienak Katalunian (%53) aurkitu dituzte, eta haien segidan Andaluzian eta Madrilen (%12), eta EAEn eta Nafarroan (%6).

Bigarren atalak ardatz hartzen ditu atzerritar jatorriko edo guraso errefuxiatuak dituzten bizi-baldintzetan eta gizarteratzean mentoretza mota horiek duten harremana. Zehazki,  Rossinyol, Ruiseñor, Urretxindorra eta enTàndem izeneko programen eragina aztertzen dute bertan. Egileek nabarmentzen dutenez, gizarte-mentoretzak aringarri gisa jardun dezake etorkin jatorriko nerabeen bizitzako zenbait alderdiren narriaduran, hala nola etxeko lanak egitean, eskola-laguntzako harremanetan edo kidetza-sentimenduan. Mentoretza-programen eraginetik onura gehien ateratzen duen profila mutilarena da, lehen belaunaldiko 12 urtetik beherakoa (iritsi berria), baita Espainian jaio baina, hainbat arrazoirengatik, beste herrialde batera emigratu eta duela gutxi itzuli dena ere.

Hirugarren atal batean migratzaile gazteen bizi-baldintzetan eta gizarteratzean mota honetako gizarte-eskuartzearen garrantzia aztertzen da. Inoren kargura ez dauden eta mentoratuak diren gazteek autoestimua, erresilientzia eta itxaropena hobetzen laguntzen duela nabarmentzen du txostenak, behintzat, laguntza hori ez dutenen kontrol-taldearen aldean. Mentoretza-lana burutzen dutenek gizarte-laguntzako, ongizate emozionalean laguntzeko eta inoren kargura ez dauden gazteentzat egoera konplexuei aurre egiteko baliabide-iturri omen dira, eta agerian dituzten familiaren gabezia emozionalak osatzen laguntzen omen dute. Emaitzen arabera, gazteen artean gizarte-babesaren, osasun mentalaren eta hezkuntza-etorkizun egokiagoaren eta programa hauen arteko alderdien arteko harrema nabaria da. Azkenik, laugarren atal batean Kataluniako Generalitateak sustatutako zortzi hilabeteko gizarte-mentoretza programa berritzaile bat aurkezten dute, lurralde hartako asilo-eskatzaileen kasu-azterketa azaltzen duena.

También te puede interesar

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Bazterketa

Espainian etxegabetasun-egoeran dauden biztanleen desinstituzionalizaziorako trantsizioa bultzatzeko azterlan honen arabera, oinarri komunitarioa duen eredu baterako trantsizioak politika eta estrategia integralak eskatzen ditu, prebentzioa, etxebizitza bat azkar eskuratzea eta epe luzerako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzen dituzten eskubideetan oinarritzen direnak.

Etxegabetasunaren desinstituzionalizazioa Espainian

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics