Parte-hartzearen ekarpena pobreziari aurre egiteko tresna gisara
Gizarte-laguntzarako proposamen alternatibo gisa parte-hartzearen ekarpena lantzen du azterlan honek.
Parte-hartzearen ekarpena pobreziari aurre egiteko tresna gisara
Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Tirado, S. (dir.), et al., Pobreza energética en España 2018. Hacia un sistema de indicadores y una estrategia de actuación estatales. Madrid, Asociación de Ciencias Ambientales, 2018, 136 p.
Europar Batasunak zuzentarau baten bitartez estatu kide guztiei eskatuko diete pobrezia energetikoa monitorizatu ahal izatea. Ingurumen Zientzien Elkarteak metodologietan aurrera egiteaz gain, bonu sozialaren birbanaketa egokia eta pobrezia energetikoak kaltetutakoak xede hartzea eskatzen du, besteak beste.
Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA) Espainian 2012an hasitako pobrezia energetikoaren adierazleei buruzko laugarren azterlan honek pobrezia energetikoa neurtzeko metodologietan aurrera egiten jarraitu beharra planteatzen du. Lehenik eta behin, Europar Batasuneko elektrizitate-merkatu bateratuaren zuzentarau berriak EBko estatu kide bakoitzaren pobrezia energetikoa monitorizatzea eskatuko du. Eskaera hori, halaber, pobrezia energetikoaren fenomenoa ikusarazten eta hobe ezagutzen jarraitzeko ere justifikatzen da, hau da, herrialdeetako milioika biztanleri eragiten die arazo horrek, eta horietako batzuk, elektrizitatearen, gasaren eta etxeko beste energia-iturri batzuen hornidurarako sarbide erregularra galdu dutelako edo hornidura horiek ez ordaintzeagatik deskonektatzeko arriskuan daude.
Espainiako INE erakundearen Bizi Baldintzen Inkestaren pertzepzio- eta adierazpen-ikuspegietan oinarri hartutako neurrien arabera, 6,8 milioi biztanlek pairatuko omen luke pobrezia energetikoa, hau da, Espainian bizi den biztanleriaren %15ak tenperatura desegokia bizi du etxebizitzan, edo erreziboak berandu ordaindu ditu, edota gauza biak gertatu zaizkie; eta %6k bi edo atzerapen gehiago izan ditu azken hamabi hilabetetako fakturak ordaintzean (2,8 milioi biztanlek). Herritarren energia-eskubideen defentsaren ideia pobreziari aurre egiteko alderdi estrategiko gisara finkatzen ari da. Planteamendu hori proposamen globaletan oinarritzen da, besteak beste, Garapen Iraunkorreko 7. Helburuan, energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa eskatzen duena.
Europar Batasunak berehala behartuko ditu estatu kideak neurketa-irizpide ofizialak ezartzera, eta Espainian Pobrezia Energetikoaren Behatokiaren (EPOV) proposamen metodologikoa aplikatzea proposatu da. Pobrezia Energetikoaren Europako Behatokiak (EPOV) proposatu du, Europako Batzordearen agindupean, lau adierazle primarioak erabiltzea (bi, besteak beste, etxeko gastuen eta diru-sarreren ikuspegian oinarritutakoak), eta beste bi, berriz, egiturazko faktoreei eta fenomenoaren alderdi osagarriei buruzko bigarren mailako adierazle sorta bat. Ingurumen Zientzien Elkarteak, Behatokiko bazkide gisa, txosten honen aplikazio metodologiko praktiko bat gauzatzen du, Familien Aurrekontuei buruzko Inkestaren (EPF) eta INEko Bizi-Baldintzen Inkestaren bidez, aurreko hiru txostenetan erabilitako bi datu nagusien iturriak.
Adierazle nagusien desagregazioak adierazten duenez, 2016an eragin handiena pairatu duten lau autonomia-erkidegoak hauek dira (ordena honetan): Gaztela eta Mantxa, Andaluzia, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa. Klima epelagoak dituzten eskualdeak dira horiek guztiak, eta, aitzitik, hobekien kokatuta dauden lau erkidegoen aldean (Euskadi, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Madril) egoera okerragoa bizi dute, eta horrek iradokitzen du faktore klimatikoek emaitza autonomikoak azaltzeko edo klima-faktoreen eraginaz espero denaren kontrakoa dela.
Etxeko baldintza soziodemografikoen analisiak, aurrez, hezkuntza-mailarekin, lan-egoerarekin, kontratu motarekin, egoera zibilarekin edo jatorrizko herrialdearekin zerikusia duten kaltebera izateko patroi batzuk berresten ditu, osasun txarra eta gaixo kronikoak edo gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak. Bi kategoria nabarmentzen dira: guraso bakarrekoak, pobrezia energetikoaren feminizazioari dagozkionak, eta bakarrik bizi diren adineko pertsonak, azken urteetan biztanleriaren zahartze-mailaren ondorioz datozen urte eta hamarkadetan haziko direnak.
Lau adierazle nagusiek eragin-gradu argiak, jarraituak eta nabarmenak azaltzen dituzte diru-sarreren arabera. Gainera, urte guztiotako datuak aztertuz gero, diru-sarrera apalenak dituztenen artean handiagoa da 2016ko pobrezia energetikoaren maila 2007 urteko mailaren aldean. Hamarkada bat iraundako krisialdiak pobrezia energetiko orokorra hazteaz gain, desberdintasunak ere haztarazi ditu. EBko herrialdeen artetik, Espainiako etxebizitzarako energia-prezioak garestienetakoa izaten jarraitu du eta 2008tik gehien hazi da prezio hori. Bestetik, informazioaren gabeziagatik, zailtasun nabarmenak ditu jende askok bonu soziala eskuratzeko, izan ere, merkatu libreko tarifak dituzten biztanleek tarifa erregulatura aldatu behar baitute kontratua; eta merkatu libreko kontratuek sarri izaten dituzte faktura garestitzen duten zenbait zerbitzu gehigarri.
2016 urteko kalkuluen arabera, 9 milioi biztanlek jaso beharko lukete bonu sozial hori, baina 6 milioi pertsonek bakarrik (2,3 milioi etxebizitzek) jasotzen dute horrelako laguntza. Bonu sozial elektrikoaren analisiaren arabera, 9 milioi horietatik %68k ez omen du bizi pobrezia energetikoaren arazoa, eta adierazle horien arabera, erdiak baino gutxiagok izango luke egungo irizpideetan oinarritutako laguntza, nahiz eta pobrezia energetikoa bizi. Eragile desberdinek bultzatutako neurriak askotarikoak izan arren, azken batean, neurri aringarriak dira, baina ez dituzte egiturazko aldaketak proposatzen, adibidez, etxebizitzako errehabilitazio energetikoa gauzatzeko bideratu beharrekoak.
Bestalde, eraiki beharreko eraikuntza berriei dagokionez, titulartasun publikoko etxebizitza-parkearen efizientzia-hobekuntza bultzatzea gomendatzen dute adituek, gehienbat etxebizitza sozialetan eta kalteberatasun-egoeran dauden biztanleei bideratzen zaizkien etxebizitzen kasuan. Azken batean, aldaketa klimatikoaren eraginen inguruan zalantzak ageri diren honetan, eraikuntzak egokitzeak garrantzia nabarmena izango du herritarren kalteberatasun energetikoa murrizteko, hau da, balizko aldaketei aurre egiteko tresna gisara. Bestalde, fenomenoari aurre egiteko egiturazko baldintzak aldatzea gomendatzen dute lehenetsitako politika gisara, egoerarik larrienei aurre egingo dietena, bereziki horniduren mozketei kontu hartuta.
Pobrezia energetikoaren eta osasunaren harremanari dagokionez, ezagutza hobetu beharra nabarmentzen dute. Eraikinek osasun-arloan duten babes-maila neurtzeko lanabesak eskuratu beharra azpimarratzen dute batetik; eta osasun-zentroetan, osasun fisikoari nahiz mentalari buruzko pobrezia energetikoaren eraginak neurtu ahal izateko protokoloak finkatzea ere. Azkenik, txosten hau idatzitako autoreen arabera, komunikazio-, informazio-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekimenak bidera beharra gomendatzen dute herritarren ahalduntzea gertatzeko. Horren adibide gertatzen da bonu elektriko sozialaren gaiaz, izan ere, komunikaziorako berariazko kanpainarik gabe agin direnak. Azken batean, Espainian onartzear dagoen Aldaketa Klimatikoaren eta Trantsizio Energetikoaren legea giltzarri gerta daiteke ordenamendu juridikorako, zeinean kontuan hartu beharko baita pobrezia energetikoaren fenomenoa amaitzea.
Gizarte-laguntzarako proposamen alternatibo gisa parte-hartzearen ekarpena lantzen du azterlan honek.
Parte-hartzearen ekarpena pobreziari aurre egiteko tresna gisara
[Gaztelaniazko erreseina] En el informe anual de la Red Europea de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social en España es destacable que en 2023 12,7 millones de personas se encuentran en situación de pobreza o exclusión social; la brecha de la pobreza alcanza un 26,2%; y un 8,3% se encuentra en una situación de pobreza severa.
La sustitución de las rentas mínimas autonómicas por el ingreso mínimo vital tendría efectos positivos en materia de pobreza y distribución de ingresos a nivel estatal, a expensas de empeorar la situación en las comunidades autónomas con sistemas de rentas mínimas más generosos.
Este informe de la Red Europea de Política Social muestra que cerca de uno de cada diez trabajadores en la Unión Europea tendría la condición de trabajador pobre.
Más de 20 millones de trabajadores pobres en el conjunto de la UE
Este estudio de la Fundación Naturgy concluye que las rentas disponibles del hogar son el principal determinante de la pobreza energética, por lo que reclama que las medidas para su alivio incorporen la perspectiva de los ingresos en su diseño.
El bono social, una herramienta poco eficaz contra la pobreza energética
AdinekoakMendekotasunaPobrezia
Diez años después de publicarse el célebre Informe Marmot, la Health Foundation analiza en este estudio los cambios que ha experimentado durante este periodo la población inglesa en el ámbito de la salud y sus determinantes sociales.
Menor esperanza de vida y peor salud en los barrios ingleses más pobres