Txosten honen arabera, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako inbertitutako etxebizitza inklusiboaren ereduak bizimodu independenteari laguntzeaz gain gizarte-itzulkin nabarmenak ekartzen ditu. Inbertitutako euro bakoitzeko 3,21 euroko gizarte-itzulkina gertatzen dela kalkulatu dute.
Txosten honen helburu nagusia desgaitasun intelektuala duten pertsonen ikuspegitik etxebizitza inklusiboaren ereduari lotutako inpaktu ekonomiko eta soziala aztertzea da. Gaur egun, oraindik ere ebidentziak lortzea beharrezkoa da horretarako; laguntza-zerbitzuen eredu bat etxebizitza eta komunitatean bizitzeko eredu batera aldatzeko premia eta aukera justifikatzeko. Horrek egoitza-arreta atzean utzi behar dela esan nahi du, tradizionalki pertsonaren segurtasunarekin, elikadurarekin eta oinarrizko zainketekin kezkatuago egon dena; eta haren bizi-kalitatea hobetuko duten laguntzak eskaini behar direla, eraikuntza horrek garapen pertsonalari, autodeterminazioari, inklusioari edo autonomiari dagokienean adierazten duen guztiarekin. Komunitatean bizitzeak pertsona guztien independentzia, bizitza aktiboa eta gizarteratzea sustatzen du, eta, bereziki, kasu honetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonei dagokienean.
Komunitatean integratutako etxebizitza inklusiboen eredu horietan inbertitzeak dakartzan kostu handiak ez dira soilik gastutzat hartu behar; aitzitik, inbertsio errentagarri eta onuragarri gisa ere ulertu behar omen dira, ez bakarrik desgaitasun intelektuala duten erabiltzaileentzat eta haien senideentzat, baita gizarte osoarentzat ere. Txostenaren egileek inbertsioaren gizarte-itzulkinaren (Social Return of Investment, SROI ingelesezko siglengatik) metodologia erabili dute diruaren arloko ikerketa burutzeko. Desgaitasun intelektuala duten erabiltzaileentzako etxebizitza inklusiboaren ereduan inbertitzen den euro bakoitzeko, gizarteari 3,21€-ko itzulpena bueltatzea lortzen omen da, balio sozial eta ekonomikoari dagokionean. Gainera, desgaitasuna duten erabiltzaileentzako itzulerarik handiena (2.449€) lortzen dela baiezta omen daiteke.
Hain zuzen ere, ikerketa honetan azaldutako SROI analisiak argi eta garbi erakusten duenez, eta horri buruzko ebidentzia enpiriko nahikoarekin, kolektibo horretako pertsona askok etxebizitza-eredu inklusiboetan bizi nahi dute, eta eredu horiek onura handiagoak ekarriko dizkiete bai haientzat, bai gizartearentzat, errentagarritasunari dagokionean alegia. Ikerketa honetan proposatutako beste neurri osagarri batzuk azterlanen eta datu-erregistroaren gordailu bat eskaintzean oinarritzen dira, herrialde anglosaxoietan eta eskandinaviarretan gertatzen denaren antzera. Gizarte-inbertsioek, orotarikoak izateaz gain, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonentzako etxebizitza inklusiboen ereduak emango dituzten berrikuntza-programei laguntza osoa eman beharko liekete, laguntza-premia handiak dituzten pertsonen berariazko kasua barne. Kasu horretan, esku-hartze publikoak eta lotutako ekintza-programek are intentsiboagoak izan beharko luketela ustea dute egileek.
Azkenik, txostenaren egileek desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako politika publikoak planifikatzea eta bultzatzea ahalbidetzen duen proposamen orok funtsezko printzipio bat izan behar du elementu nagusi gisa. Oinarri hori pertsonen gainean eta haien autokudeaketan oinarritu behar omen da, ondoko elementu hauen bitartez: aurrekontu pertsonalak; laguntza pertsonaleko prestazioak (bestelako prestazio eta baliabide batzuekiko beharrezko bateragarritasuna barne), gizabanako bakoitzak bere bizitza independenterako behar dituen laguntzetarako parametro eta zenbateko nahikoekin; instituzionalizazio-egoeren prebentzioa; eta, are gehiago, kasu batzuetan desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonak egotea ahaldundu behar da, laguntzaile pertsonal gisa jardun dezaketenak.