Etxeko arretaren eredu alternatiboak
The King’s Fund aditu-taldearen txosten horrek hobekuntzak eta ikuspegi alternatiboak proposatzen ditu, mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzeko eredu arrakastatsuetarantz aurrera egiteko.
The King’s Fund aditu-taldearen txosten horrek hobekuntzak eta ikuspegi alternatiboak proposatzen ditu, mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzeko eredu arrakastatsuetarantz aurrera egiteko.
Txosten horren helburua da Ingalaterrako etxeko arretaren joera eta erronka nagusiak ulertzea, eta, horretarako, gainbegiraleekin, hornitzaileekin eta gizarte-arretako erakunde nazionalekin eginiko elkarrizketak baliatzen ditu.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua guztiz profesionala den arren, zaintza edo zaintzarekin zerikusia duten feminizatutako beste esparru batzuetan gertatzen den bezala, lanari ez zaio oraindik duen balioa ematen, ezta profesionalei ere.
Zenbait ikuspegitatik aztertzen du haurren pobrezia Familiaren, Haurtzaroaren eta Adinaren Frantziako Goi Kontseiluaren txosten luze horrek.
Lehen haurtzaroko heziketa eta zaintza (0-3 urte) mesedegarri dira haurren ongizate fisiko eta psikologikorako; horrez gain, hobetu egiten dituzte ondorengo eskola-emaitzak, eta neska-mutikoen aukera sozialak hobetzen, batez ere diru-sarrera txikienak dituzten familietakoenak.
Zenbat kostatuko litzateke Espainian haur-hezkuntzako sistema unibertsal bat ezartzea?
Estatu Batuek izan ezik, munduko herrialde guztiek berretsi dute Haurren Eskubideen Ituna; Europan, berriz, badira nazioarteko beste arau eta tresna osagarri batzuk adin-tarte horretako herritarren eskubideak zaintzeko, batez ere pobreziatik babesteko.
Europar Batasunean haurren pobreziaren aurkako borroka areagotzeko mekanismoak
Haurren pobreziari aurre egiteko estrategia eraginkorrenei buruz ELGAk eginiko azken azterke-tak ditu oinarri ikerketak.
Zer faktorek eragiten duten haurren pobrezia, eta nola egin dakiekeen aurre
Espainian egiten diren etxegabetzeetatik askok adingabeak dituzten familiei eragiten diete, zenbait kalkuluk diotenez; beraz, aztertu behar da zer ondorio dakarzkieten kaleratze horiek adingabeen garapen familiarrari, sozialari eta eskolakoari.
Taylorizazio gero eta handiagoak, zerbitzua eskaintzen duten erakunde pribatuak ugaritzeak, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko prestazio ekonomikoen agerpenak eta premia larrienak dituzten kasuetan ardazteak aldaketa nabarmena ekarri dute etxeko arreta-zerbitzuaren konfigurazio tradizionalean.
Madrilgo Erkidegoko etxeko laguntza-zerbitzuko lan-baldintzak
Ziurrenik, InterRAI Home Care (IHC) erreminta izango da ohikoenetako bat etxeko arreta-zerbitzuetan.