Belgikako Pour la Solidarité ideia-laborategiak etxeko zerbitzu pertsonalei buruzko For Quality proiektu europarra gidatu zuen 2014 eta 2016 artean. Kategoria horrek mendekotasuna duten pertsonen (adingabeen edo mendeko pertsona helduen) zaintza eta etxeko lanak uztartzen ditu. Ikerketak zerbitzu horien kalitatea ez ezik sektoreak sortzen dituen enpleguen kalitatea ere aztertzen zuen. Ondorioz, emaitzen txosten bat (erref.: 510543), hainbat gomendio (erref.: 513214) eta lerro hauetan aipatzen den jardunbide egokien katalogoa argitaratu ziren. Dokumentuak hamaika herrialdetan ezarritako hamazortzi ekimen biltzen ditu, eta zerbitzu publikoak zein pribatuak hartzen ditu barne. Fitxa bakoitzak erakunde arduradunaren datuak eta jardunbide egokiaren deskribapena ematen ditu, eta, orobat, zehazturik jasotzen ditu helburuak, aurrekontua, ebaluazioa eta transferigarritasuna. Enpleguaren kalitatea aztertzeko, aintzakotzat hartzen dira garapena zein lanbide-kualifikazioa, lan-baldintzak eta zerbitzuak ematen dituzten erakundeen babesa. Zerbitzuen kalitatearen adierazletzat hartzen dira zerbitzuen erabilgarritasuna eta irisgarritasuna, zerbitzuen arteko koordinazioa, eta erabiltzaileen inplikazioa eta babesa.
Hitz gakoak
Cuidados personales, Atención domiciliaria, Dependencia, Discapacidad, Calidad de la atención, Condiciones de trabajo, Buenas prácticas, Terminología, Unión Europea