Urteek aurrera egin ahala, esklerosi anizkoitzaren sintomak areagotu egiten dira. Horri beste gaixotasun mediko batzuk gehitzen bazaizkio, patologiaren garapena are konplexuagoa izan daiteke. Horregatik, interesgarria da esklerosi anizkoitza duten pertsonek gaixotasunaren narriadura moteltzen lagunduko dieten estrategiak ezagutzea, eta, horrela, ahalik eta hobekien bizi ahal izatea.
Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Federazioaren gida honetan informazioa eta baliabide erabilgarriak ematen dira esklerosi anizkoitza duten pertsonen osasuna eta ongizatea ondo kudeatzeko. Dokumentua, batez ere, adineko pertsonei zuzenduta dago, baina familiarentzat, lagunentzat edo zaintzaileentzat ere baliagarria da.
Esklerosi anizkoitza duten pertsonen etorkizunari buruzko beldurrak murrizten laguntzea da gidaren helburua. Adinekoen kasuan, inguruarentzat zama bat izatearen pertzepzioaren edo mugikortasun faltaren ingurukoak dira.
Hitz gakoak
Discapacidad, Enfermedades neurológicas, Esclerosis múltiple, Personas mayores, Envejecimiento, Función mental, Promoción de la salud, Salud mental, Autoestima, Recomendaciones