Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Propuestas para la medición y gestión del impacto social

Propuestas para la medición y gestión del impacto social.

Ballesteros, C., et al., Propuestas para la medición y gestión del impacto social. Madrid, Universidad Pontificia Comillas, 2023, 79 p.

Deskargatu

Cátedra de Impacto Social izeneko erakundeak aurkeztutako txosten honetan gizarte-eragina neurtzeko eta kudeatzeko proposamenak biltzen ditu. Betekizun horretarako, aurreko tresna batean gizarte-eraginaren oinarrizko kontzeptuetan eta terminologian hizkuntza komun bat eraikitzeko ahaleginean sakondu zuen, eta oraingo honetan gizarte-eragin hori neurtzeko jarduera egokiak aurkezten ditu testuak, hau da, neurketak eragina hobetzera bideratutako erabakiak hartzeko balio behar duela, eta, horretarako, esku-hartzearen ondorioak esperimentatzen dituzten pertsonak aktiboki inplikatu behar direla.

Txostenak, edozein erakunderentzat, neurketa-prozesu eskuragarria proposatzen du, kudeaketaren eta inpaktuaren neurketaren printzipioen aplikazio progresibo baina eraginkorrean oinarritzen dena. Neurketa malgu, orientagarri eta sakona ez den proposamena da, hiru multzo handitan antolatua –motibazioa, inplementazioa eta ikaskuntzak–, eta edozein erakunde gonbidatzen du, gutxienez, oinarrizko galdera hauei erantzutera: zergatik neurtu, zertarako neurtu, zer neurtu, nola neurtu, zein esparrutan eta zer ikaskuntza sortzen dituen. Azkenik, testuan askotariko baliabideen zerrenda bat eskaintzen da, haien webgunerako esteka eta guzti, gizarte-eragina neurtzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

Hitz gakoak

Voluntariado, Entidades sin ánimo de lucro, Fundaciones, Impacto social, Medición, Toma de decisiones, Buenas prácticas

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.