Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

L'elaboració d'un quadre de comandament integral dels serveis d’atenció domiciliària. Guia metodològica

L'elaboració d'un quadre de comandament integral dels serveis d’atenció domiciliària. Guia metodològica.

Garcia, X., González, A.M., L'elaboració d'un quadre de comandament integral dels serveis d’atenció domiciliària. Guia metodològica. Barcelona, Diputació de Barcelona, 2014, 72 p.

Deskargatu

Eskuliburu horren helburua da aginte-taulak etxeko laguntza-zerbitzuen esparrura eramatea, kontuan izanik erakunde batentzat funtsezkoa den edozein jardueraren plangintza, kudeaketa eta kontrola errazten dituen tresna dela. Hasteko, dokumentuak argudiatzen du erreminta hori egokia dela etxeko laguntza-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Ondoren, azaltzen du nola egiten eta ezartzen den, adibide bat erabiliz. Eskuliburuak bi aginte-koadro motaren erabilera konbinatua proposatzen du: alde batetik, konbentzionala deituko genukeena, eta, bestetik, integratua. Lehenbizikoa adierazle-sistema bat da, etxeko laguntza-zerbitzuaren kudeaketan funtsezkoa den informazioa biltzen eta laburbiltzen duena, epe laburrean erabakiak errazago hartu ahal izateko. Aginte-taula integralak, aldiz, epe ertain eta luzerako ikuspegia eskaintzen du, eta adierazleak ez dira zerbitzuaren eguneroko jarduerari buruzkoak, ezpada erakundearen helburu estrategikoen gainekoak. Ildo horretan, hau da haren erabilgarritasun nabarmenena: ebaluatu egiten du zenbateraino egokitzen den aztertutako zerbitzua sortzerakoan definitu zituzten xedeetara.

Hitz gakoak

Atención domiciliaria, Evaluación de servicios, Indicadores, Manuales, Objetivos, Organización y gestión, Servicios sociales, Cataluña, España

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.