Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Guia per elaborar plecs per a la contractació del servei d'ajuda domiciliària (SAD)

Guia per elaborar plecs per a la contractació del servei d'ajuda domiciliària (SAD).

Guia per elaborar plecs per a la contractació del servei d'ajuda domiciliària (SAD). Barcelona, Diputació de Barcelona, 2020, 80 p.

Deskargatu

Herri-administrazioek kontratatzeko baldintza-agirietara jotzen dute beren eskumenetatik eratorritako funtzio jakin batzuk azpikontratatzeko. Baldintza-agirietan ezartzen da zein erakundek gauzatuko dituen eginkizun horiek, nola egingo dituen, eta nola antolatuko diren erakunde esleipendunaren eta zerbitzuaren administrazio titularraren arteko harremanak. Hori dela eta, gerta daitezkeen egoera guztiak ez ezik, balizko gatazkak konpontzeko mekanismoak ere aurreikusi behar dituzte. Gida hori Bartzelonako Diputazioak argitaratua da, Benestar i Ciutadania sail erabilgarriaren barruan, eta etxeko arreta-zerbitzuaren lizitazioa azaltzea du xede, ziurrenik udal-eskumeneko gizarte-zerbitzuen artean garrantzitsuena den heinean. Ez da urratsez urrats jarraitzeko eskuliburua, toki-administrazioko profesionalak orientatzeko tresna bat baizik, eta gaiarekin loturiko alderdi tekniko, juridiko eta ekonomikoak jorratzen ditu bereziki. Liburuak kontratazio-prozesuaren fase guztiak biltzen ditu -eredua arautzea eta definitzea, kontratazio-espedientea, erakunde esleipenduna hautatzeko prozesua, esleipena eta formalizazioa, eta betearazpena-, eta horien adibideak eta fluxu-diagramak azaltzen dira.

Hitz gakoak

Servicios sociales, Atención domiciliaria, Ayuntamientos, Contratos, Organización de servicios, Procedimiento, Criterios, Coste, Financiación, Normativa, Recomendaciones, Escalas, Valoración, Cataluña, España

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.