Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Guía sobre cómo mejorar el bienestar de las personas con demencia a través de nuestras interacciones cotidianas = Dementzia duten pertsonen ongizatea gure eguneroko elkarreraginen bidez hobetzeko gida

Guía sobre cómo mejorar el bienestar de las personas con demencia a través de nuestras interacciones cotidianas = Dementzia duten pertsonen ongizatea gure eguneroko elkarreraginen bidez hobetzeko gida.

Martínez, T., Villar, F., Guía sobre cómo mejorar el bienestar de las personas con demencia a través de nuestras interacciones cotidianas = Dementzia duten pertsonen ongizatea gure eguneroko elkarreraginen bidez hobetzeko gida. Donostia-San Sebastián, Matia Instituto, 2022, 54 p.

Deskargatu

Matia Fundazioarekin lankidetzan osatutako gida honetan, dementzia pairatzen duten pertsonen eguneroko interakzioak aintzat hartzen dira haien ongizatea hobetzeko. Komunikazioa hartzen dute xede, dementziak dituzten pertsonekin komunikazio hori lortzea ez baita maiz erraza gertatzen. Hori dela-eta, gaixo horiekin akonpainamendu- eta zainketa-lanean aritzen direnentzat modu laburtu batean zenbait teknika eta ideia luzatzen dituzte testuaren egileek. Azken batean, pertsona horien narriadura kognitiboak haien jokabide ezkorretan eragina izaten baitu.

Gidaren egileek, hala ere, dementziak berarekin dakarren narriadura oso aintzat hartuta ere, pertsonaren izaera ez dela desagertzen nabarmentzen dute, eta aitortza, entzutea, lagundua edota maitatua sentitzearen premiak berean dirautela azpimarratu. Epe luzeko zainketan eguneroko bizimoduko interakzioak ezinbesteko aukera gertatzen omen dira pertsona horien ongizate emozionala sendotzeko, eta ikuspegi positibo batetik zentratutako pertsonen arteko harreman horren bitartez pertsonaren nortasuna sustatu eta gaitzaren ondorio den ondoeza eralda omen daiteke.

Hitz gakoak

Demencia, Enfermedad de Alzheimer, Deterioro cognitivo, Personas mayores, Comunicación, Comunicación no verbal, Comunicación verbal, Efectos, Bienestar, Toma de decisiones, Emociones, Cuidadores, Inclusión, Atención individualizada, Factor de riesgo, Etiquetamiento, Factores bienestar, Manuales de procedimiento

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.