Guía para promover la participación infantil y adolescente en la ciudad de Madrid
Guía para promover la participación infantil y adolescente en la ciudad de Madrid
Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Alor judizialean geroz eta gehiago hartzen da aintzat adingabeen ahotsa, baina ez da gauza bera gertatzen arlo politikoan. Haurren Eskubideen Bermeak neska-mutikoen eta nerabeen interes gorena du printzipio gidari, eta hau eskatzen die botere publikoei: bultza dezatela adin-tarte horretako herritarren parte-hartzea haurrentzako politika eta zerbitzuen diseinu, gauzatze eta jarraipenean. Bost helburu ditu Madrilgo Udalak argitaratutako gida horrek: gizartea sentsibilizatzea haurren eta nerabeen parte-hartzearen garrantziaz; esparru teoriko bat eskaintzea, hura martxan jartzeko ereduak eta ikuspegiak barne direla; arauak homogeneizatzea eta prozesuak ordenatzea; egun martxan diren prozeduren eta lanean ari diren profesionalen irismena areagotzea, eta haurren parte-hartzearen gaiari ekitea. Zehatz-mehatz deskribatzen du gidak Madrilgo hirian haurrek eta nerabeek parte hartzeko duten araudi- eta antolakuntza-eremua, zeina erreferentzia egokia izan baitaiteke beste leku batzuetarako. Bestalde, eredu zehatz bat proposatzen du «haurrak protagonista dituen eta bere ingurunean esku hartzeko ahalmena duen parte-hartzeari laguntzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko».
Infancia, Adolescentes, Participación social, Toma de decisiones, Promoción, Modelos, Características, Planificación, Organización y gestión, Asociaciones, Nivel local, Manuales, Normativa, Experiencias, Recomendaciones, Comunidad de Madrid, España
Guía para promover la participación infantil y adolescente en la ciudad de Madrid
Protocolo de actuación desde el ámbito educativo ante la violencia de género y la violencia sexual
Descubre tu potencial para educar a tus hijas e hijos: un programa de parentalidad positiva