Gasteizko Udalak "Libre Izan Noiznahi!" izeneko estrategia garatu du indarkeria matxistari aurre egiteko eta prebenitzeko modu batean jarduteko. Estrategia horren baitan dagoen gida hau 12 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat zuzentzen da, eta sexu-ziberindarkerietan jartzen du arreta. "Z belaunaldia" ingurune digitalean jaiotako gazte taldea da, eta Internet eta sare sozialak modu normalizatuan kontsumitu izan dituzte. Espazio birtual horiek zerikusi handia dute sexu-indarkeriarekin eta indarkeria horien larritasunarekin.
Tresna honetan nerabeek ingurune birtualean jasaten dituzten indarkeria matxista eta kontrol soziala deskribatzen dira, hala nola sexting-a edo irudiak edo bestelako eduki sexualak edo erotikoak zabaltzea eta grooming-a edo helduek derrigortutako sexu-abusuak. Gidak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako hainbat jarduera aurkezten ditu, baita ziberdelikuentziekin eta horien prebentzioarekin lotutako kontzeptuak argitzen laguntzen duen eranskin bat ere.
Hitz gakoak
Adolescentes, Víctimas, Violencia, Malos tratos, Internet, Detección, Prevención, Trabajo de grupo, Fichas técnicas, Manuales, Araba, País Vasco, España, España