Lan handia egiten dute udalek haurren pobrezia garaiz prebenitzen eta hari aurre egiten, baina haien ekarpenak ez du beti jaso merezi duen aitortza Europako administrazioko goi-erakundeetatik. Horretaz jabeturik, Eurocities sareak txosten bat plazaratu zuen 2020an, tokian tokiko pobreziaren irismena eta ezaugarriak hobeto ezagutarazi eta udalek fenomeno horri nola ekin jakiteko. Europako 18 herrialdetako 35 hiritan jaso zuen informazioa txostena prestatzeko. Hona pobreziari aurre egiteko eta haurren ongizatea sustatzeko hirien bost jarduera-lerro nagusiak: hezkuntza jasotzeko aukerak eskaintzea; elikadura egokia bultzatzea; osasun fisikoa eta mentala zaintzea; etxebizitza egokiak izatea eta hiri-eremu osasungarriak antolatzea eta, azkenik, haurrek kirol-, kultura- eta aisialdi-jardueretan parte har dezaten sustatzea. Bereziki esanguratsuak diren tokiko ekimen ugariren aipamenak datoz txostenean, eta horietatik hogeita hiruren banakako fitxak daude agiriaren amaieran.
Hitz gakoak
Menores, Pobreza, Exclusión social, Entorno urbano, Nivel local, Prevención, Intervención social, Participación social, Coordinación administrativa, Protección social, Apoyo social, Familia, Atención infancia, Nutrición, Salud, Salud mental, Vivienda, Condiciones de vida, Bienestar, Ocio, Deporte, Actividades artísticas y socio culturales, Migración, Migración, Discapacidad, Necesidades especiales, Prestaciones sociales, Prestaciones económicas, Financiación, Enfermedades infecciosas, Virus, Epidemia, Efectos, Políticas públicas, Recomendaciones, Buenas prácticas, Europa, Unión Europea