Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

CST-ES Terapia de estimulación cognitiva para personas con demencia. Manual para facilitadores de grupo. 2

CST-ES Terapia de estimulación cognitiva para personas con demencia. Manual para facilitadores de grupo. 2.

Spector, A., et al., CST-ES Terapia de estimulación cognitiva para personas con demencia. Manual para facilitadores de grupo. 2. Madrid, Instituto de Mayores y Servicios Sociales (Imserso), 2024, 84 p.

Deskargatu

Espainia munduko zahartze-tasa handienetakoa duen herrialdeetako bat da, eta kalkuluen arabera, 700.000 pertsonak dementzia pairatzen dute gaur egun, eta 2050. urterako kopuru hori bi milioira iritsiko dela kalkulatzen da. Testuinguru horretan, dementziaren tratamendua erronka bat da osasun publikoarentzat eta garrantzi handiko gizarte- eta osasun-arazoa. Medikamentuak erabiltzeaz gain, terapia ugari garatu dira pazienteen eta senideen bizi-kalitatea hobetzeko, eta horien artean kogniziora bideratutako interbentzioak dira hedatuenetakoak.

Talde-bideratzaileei zuzendutako gida honetan estimulazio kognitiboko terapia-programa bat aurkezten da, patologia mota horiek jasaten dituzten pertsonentzako ebidentzian oinarritua dagoena. Teknika hamalau saiotan banatzen da, eta saio horiek psikologoek, terapeuta okupazionalek, erizainek edo erizaintzako zainketa-laguntzaileek bideratu ditzakete. Taldeko esku-hartze mota bat da, eta helburu nagusia buruz estimulatzea eta denbora batez erabili ez dituzten trebetasunak lantzea eta garuneko hainbat atal estimulatzea da.

Hitz gakoak

Demencia, Manuales de procedimiento, Planes y programas, Intervención, Cuidadores

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.