Diseinu unibertsala eta irisgarritasun unibertsala ingurune inklusiboak sortzeko funtsezko kontzeptuak dira, zeinak autisten bizi-kalitatea nabarmen hobetzen duten eta, azken batean, gizarte osoa aberasten duten. Diseinu-ikuspegi horiek aukera-berdintasuna sustatzeaz gain, pertsona guztien parte-hartze aktiboa eta independentzia sustatzen dute, bakoitzaren gaitasunak edo premiak edozein direla ere. Diseinu Unibertsalak ingurune, produktu eta zerbitzuak sortzea eskatzen du, ahalik eta pertsona gehienek erabil ditzaketenak, berariazko egokitzapenik behar izan gabe. Autismoarekin lagunkoiak izateko espazioak diseinatzeko eta birgaitzeko gida honen bitartez autismoa duten pertsonen sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatu nahi da, eta horretarako autismoa duten pertsonentzako gune pribatu zein publikoak nola egokitu modu xehe batean azaltzen da.
Autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonen bizitza hobetuko duten diseinu-jarraibideak garatzeko, ondoko alderdi hauek hartu behar ditugu kontuan, besteak beste: oreka sentsoriala, pribatutasuna, interakzio soziala, independentzia, argitasuna, aurreikusgarritasuna, sarbideak eta laguntza komunitatean. Helburu horiekin, oinarrizko jarraibide eta irizpide batzuk eskaini nahi dira etxebizitzen, kanpoko espazioen eta komunitateen egokitasuna ebaluatzeko, eta haien bizigarritasuna handitu dezaketen diseinu-aldaketa posibleak identifikatzen dira.
Hitz gakoak
Autismo, Trastornos del espectro autista, Accesibilidad, Vivienda, Entorno urbano, Arquitectura, Diseño, Urbanismo, Señalización, Inclusión, Sensibilización, Recomendaciones, España