Gurasotasun positiboa eta haurrak hezteko ahalmena
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gasteizko Udalak sustatutako “Ezagutu zure seme-alabak hezteko ahalmena” izeneko programa aurkezten da artikulu honetan.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gasteizko Udalak sustatutako “Ezagutu zure seme-alabak hezteko ahalmena” izeneko programa aurkezten da artikulu honetan.
Europako herrialdeetatik, Espainia da haurrek pobrezia jasateko arrisku larrienetakoa dutenetako bat.
Espainiako familiei diru-sarrerak emateko sistemaren ezaugarriak
Zehatz-mehatz aztertzen ditu Unicefen txosten horrek haurren eskubideak babesteko azken urteotan Espainian garatu diren politika publikoak.
Kuantitatiboak dira pobreziari buruzko ikerketa gehienak, baina fenomeno horren alderdi subjek-tiboak ere hartu behar dira kontuan gaia oso-osorik aztertu nahi bada.
Azken hamarkadetan, nabarmen egin du hobera haurren osasunak, elikadurak eta hezkuntzak baina, hala eta guztiz ere, zalantza asko dago haien geroaz.
Haurrak babesteko politikak ditu aztergai 1979tik Ogasun Ministerioak argitaratzen duen Presu-puesto y Gasto Público aldizkariaren zenbaki horrek, batez ere neska-mutikoak eta nerabeak pobreziatik zaintzeko neurriak.
Haurren pobreziaren aurkako konpromisoaren adierazgarri, goi-komisariotza bat sortu zuen Es-painiako gobernuak, berariaz ekin ziezaion gai horri.
Zenbait ikuspegitatik aztertzen du haurren pobrezia Familiaren, Haurtzaroaren eta Adinaren Frantziako Goi Kontseiluaren txosten luze horrek.
Lehen haurtzaroko heziketa eta zaintza (0-3 urte) mesedegarri dira haurren ongizate fisiko eta psikologikorako; horrez gain, hobetu egiten dituzte ondorengo eskola-emaitzak, eta neska-mutikoen aukera sozialak hobetzen, batez ere diru-sarrera txikienak dituzten familietakoenak.
Zenbat kostatuko litzateke Espainian haur-hezkuntzako sistema unibertsal bat ezartzea?
Estatu Batuek izan ezik, munduko herrialde guztiek berretsi dute Haurren Eskubideen Ituna; Europan, berriz, badira nazioarteko beste arau eta tresna osagarri batzuk adin-tarte horretako herritarren eskubideak zaintzeko, batez ere pobreziatik babesteko.
Europar Batasunean haurren pobreziaren aurkako borroka areagotzeko mekanismoak
Haurren pobreziari aurre egiteko estrategia eraginkorrenei buruz ELGAk eginiko azken azterke-tak ditu oinarri ikerketak.
Zer faktorek eragiten duten haurren pobrezia, eta nola egin dakiekeen aurre
Espainian egiten diren etxegabetzeetatik askok adingabeak dituzten familiei eragiten diete, zenbait kalkuluk diotenez; beraz, aztertu behar da zer ondorio dakarzkieten kaleratze horiek adingabeen garapen familiarrari, sozialari eta eskolakoari.