Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiak 2021ean Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Gida argitaratu zuen, esparru teorikoa lantzen zuena. Oraingo honetan, azalpen teoriko horiek praktikara eramatea dute xede gizarte-berrikuntzaren arloko ekimenen ebaluaziorako gidaliburu honetan. Gizarte-berrikuntzaren kontzeptua lausoa eta zabala izanda, edozein motatako erakundeek eremu horretako proiektu guztiak baloratzeko tresna bilakatzea dute helburu. Batetik, garrantzitsuen gerta daitezkeen irizpideak eskaini nahi dituzte; eta, bestetik, malgua izan nahi du, erabiliko den jardun-eremuaren eta ikuspegiaren arabera egokitu dena.
Gida kontzeptual batez gain, HELIX (Gizarte Berrikuntza Ebaluatzeko Tresna) ofimatika-tresna nagusia eskaintzen dute gidaliburuan, kontzeptuzko egitura berari jarraitzen diona eta kontzeptu horiek praktikan jartzea errazten duena. Tresna horren bitartez, ebaluazioa burutu nahi duen lantaldeak gizarte-berrikuntza proiektu baten ekimena aztertzeko tresna eskuragarri du, eta tresna horren bitarteko analisiak indarguneak eta hobetzeko arloak zeintzuk diren identifikatzeko aukerak eta baliabiadeak eskaini; betiere, HELIX ebaluazio-tresnak berrikuntza-bektore desberdinak aintzat hartuta.
Hitz gakoak
Innovaciones sociales, Evaluación, Innovaciones, Nuevas tecnologías, Impacto social, Inclusión, Trabajo, Formación, Salud, Bienestar, Participación, Información, Manuales, Navarra, España