Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

A quality framework for support services (care at home, including supported living models of support). For use in self-evaluation, scrutiny and improvement support

A quality framework for support services (care at home, including supported living  models of support). For use in self-evaluation, scrutiny and improvement support.

Care Inspectorate, A quality framework for support services (care at home, including supported living models of support). For use in self-evaluation, scrutiny and improvement support. Dundee, Care Inspectorate, 2020, 72 p.

Deskargatu

2020aren amaieran, Care Inspectorate erakundeak kalitate-estandarren esparru espezifiko bat argitaratu zuen Eskoziako etxeko laguntza-zerbitzuetarako eta etxebizitza babestuetarako. Esparru horrek erreferentziatzat hartzen ditu Eskoziako Gobernuak 2017an onartutako osasun-arretaren eta arreta soziosanitarioaren estandarrak, eta haren xedea da tresna horien ebaluazio ofiziala eta, batez ere, autoebaluazioa ahalbidetzea. Azterlana zenbait auzi orokor planteatuz hasi zen. Nola babesten dugu pertsonen ongizatea? Zer lidergo-mota gauzatzen dugu? Zer ezaugarri dituzte gure langileek? Eta gure instalazioek? Zer-nola daude planifikatuta gure zerbitzuak? Galdera horiek guztiek zerbitzu bakoitzaren hobekuntza-gaitasuna zehazten zuten, eta aintzakotzat hartu zuen, orobat, COVID-19ari aurrea hartzeko eta heltzeko jarduna. Lortutako informazioan oinarrituta, hamasei irizpide definitu ziren. Ebaluazioetarako gida gisa balio du dokumentuak, eta arreta bikaina eta kalitate kaskarreko arreta bereizten laguntzeko elementuak jasotzen ditu -kualitatiboak, batik bat- irizpide horietako bakoitzerako. Era berean, estandar horiek betetzen diren ala ez zehazteko erabil daitezkeen ebaluazio-teknikak eta -prozedurak biltzen ditu, bai eta material tekniko lagungarriak ere.

Hitz gakoak

Personas mayores, Servicios de apoyo, Atención domiciliaria, Calidad de la atención, Indicadores, Valoración, Evaluación de servicios, Métodos de evaluación, Escocia

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.