Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala
Mai-2024
Biztanleriaren zahartzea, gaur egungoa eta espero dena, “zainketen krisia” deiturikoan eragina duten faktoreetako bat da, baina eredu alternatibo bat justifikatzen duen funtsezko arrazoia emakumeen eta gizonen berdintasuna da.
Monografiko honek gai honen egoerari heltzen dio, datuak, dokumentuak eta beste baliabide interesgarri batzuk emanez. Gainera, dosier honek Euskadiko Zainketei buruzko I. Kongresuaren kronika jasotzen du, eta zainketen hornidura publikoko esperientzia batzuk biltzen ditu, hala nola Barcelona Ciutat Cuidadora, Rural Care eta Euskadiko iraupen luzeko zainketen eremuko lurralde-estrategiak.